Garatzaileentzako tresnen garrantzia

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2014-11-21 09:19

Gaur egungo produktuetan ezaugarriak dira helburu: kontsumitzaile bezala eskatzen ditugu, eta langile bezala gure esfortzuak bertara bideratu behar dugu: ahalik eta ezaugarri gehiago egitea denbora epe laburretan.

 

Urte batzuk daramat garatzaile bezala, eta zenbait arlo ezberdinetatik pasatu nahiz, web garatzailea izan dela denbora gehien egin dudana. Bestalde software librearekiko harremana eduki dut, eta pasatu naizen lanpostu guztietatik, nola edo hala, software librea erabiltzen saiatu naiz.

 

Nire produktibitatea hobetu nahiean beti nabil nire tresnak berriztatzen: ateratzen diren berriak frogatuz, eta merkatuan daudenen bertsio berriak egiten.

 

Javascripten nabilela azken hilabeteotan buru-belarri, tresna asko forgatu ditut: brackets, atom, vi, eclipse... Ondo eginak, software librea, eta gehigarri asko instalatu dietzaiekezu. Horixe beragatik beti eskatzen dute denbora garatzailearen aldetik: konfiguratzen, gehigarriak frogatzen, eta zure beharretarako egokitzen. Gaur egun, denbora hori eskatzen badidate ere, ezin naiz hainbeste denbora egon nire beharretara egokitu arte. Eta zin dinotsuet denbora eman dudala egokitzen.

 

Eta bertan datza, nire ustez, software librearen ahulezia: garatzaileentzako tresnek ez daude guztiz prestatuta lehenengo momentutik produktiboa izaten laguntzeko.

 

EEBBetako empresa handiek argi ikusi dute hori: garatzaileentzako tresna barik, ez dago garatzailerik, softwarik ezta bezerorik ere. Bideojolasetako Valve enpresak argi ikusi zuen eta hasi zen bi dimentsioetako SDL liburutegia eta tresnak hobetzen GNU/Linuxerako. Valvek bideojolasak saltzen ditu internet bidez eta Ubunutun oinarritutako sistema eragilea ari dira garatzen beraien konsola atera behar dutela datorren urtean.

 

Applek aspaldi daki hori, eta beraien tresna, XCode, oso ondo egokitua dago beraien tresnentzat garatzeko, puntako aztertzeko tresnak barruan duelarik. Googlek hori ikusita, beraien tresna eklipsen oinarritutako batetik IntelliJn oinarrituta dagoen beste batera mugiarazi dute Androiden garapen tresna guztiak. IntelliJ softwre pribatiboa da, baina kommunity edition ere badauka iturburuak jaitsi ditzakezula. Chromek ere bere gaatzaileentzako tresnak barruan dakar, eta azkenengo egunotan firefox fundazioak ere Firefox Developer Edition atera du, garatzaileei suitzar labana eman nahiean.

 

Batek baino gehiagok harrituta geratuko da azken aldi hontan WebStorm tresnarekin nabilela ikusita: 10 minututan banengoen proiektu handi batean bertsio berriak egiten. Eta benetan harritu nauela.

 

Inoiz bueltatzen banaiz software libreko proiektu batera, garatzaileentzako tresna bat izango da, hor dagoelako hutsune handia, eta enpresa gutxik dirua sartzen dute bertan.


Utzi iruzkina: