Tradizio kristauko herrialdeetan ezkontzan oinarrituak, familiak eratzen dira. Horregatik interesgarria da ezkontzeko eta azken finean, familia bat eratzeko dauden baldintzak edo mugak LGBT pertsonen kasuan. Giza Eskubideen Aldarrikapenak familia kontzeptua definitzen duenean, ez du zehazten familia hori nola osatu edo zer nolako eredukoa izan behar duen. Beraz, edozeinek dauka familia osatzeko eskubidea eta familia horren forma anitza izan daiteke. Honako hauek dira familiari erreferentzia egiten dioten Giza Eskubideen Aldarrikapeneko artikuluak: 12. atala Ez dago arrazoirik ...
EEBBak mendebaldeko herrien herrialderik handienetarikoa da, ezaugarri bereziak izan arren haien kultura eta komunikabideak direla eta, oso bizirik dago bestelako herrialdetan. Euskal Herria ez da salbuespena, eguneroko bizitzan ikusten dugu, globalizazioaren ondorio gisa, zelako eragina duen modan edo musikan EEBBak. Baina EEBBetan ez da dena guri sinestarazi nahi diguten moduan, arazo sozial eta bazterketa egoera konplexuak daude eta kontuz ibili behar gara haien baloreen eraginak zer nolako ondo...
Defendatzen dugun eskubidearen inguruko iraganeko lege bat berreskuratuko dugu Estatu Espainiarrean Giza Eskubideak lege bide urratu direla azaleratzeko, horretarako, Tercerainformacion eta La Marea weborrietan aurki ditzazkegun artikuluak erabiliko ditugu. 1933tik, Bigarren Errepublika garaian, Ley de Vagos y Maleantes indarrean egon zen 1970. urtera arte. Horri jarraitu zion legea Ley sobre peligrosidad y rehabilitación social izan zen, indarrean egon zena aplikaziorik gabe 1995era arte. Jatorriz, lege hau askotariko gaizkile eta maltzurren kontra jotzen zuen, hala nola, pr...
Gure blogean defendatzen dugun eskubidea zergatik aukeratu genuen ulertzeko, beharrezkoa ikusten dugu zenbait puntu argitzea. Guk ez dugu defendatzen homosexualitatea, heterosexualitatea defendatzen ez dugun bezala. Guk defendatzen duguna gizaki guztiok gure orientabide sexuala eta generoa aukeratzeko eta adierazteko eskubidea daukagula. Gizakiak egiten gaituen ezaugarria baita maitasuna eta atxikimendua, besteekiko harremana eta estimua. Besteekiko harreman honetatik sortzen diren erlazioak askotarikoak izan daiteke eta harreman heterosexualak bezalakoak, pertsonalak eta errespetagarriak; ...
Gaurko post honetan, homosexuala izatea ilegaltzat duten herriez hitz egingo dugu. Izan ere, oraindik badaude hainbat herrialde non homosexuala izatea debekatuta dagoen. Horietako bat Uganda da, bertan sexu bereko pertsonekin erlazioak edukitzea 2009. urtetik debekatuta dago. Baina Uganda ez da lurralde bakarra homosexualak zigortzen dituena, Iran, Jamaika , India, Sudan, Barbados... bezalako herrialdetan ere ez baitago onartuta. Afrika mailan, gutxienez 38 lurraldeetan debekatuta dago, eta mundu mailan 78etan. Pertsona hauek, zigorradak (Iran), kartzela (Argelia), bizi guztirako kart...
El Que Quiera Entender Que Entienda Mago de oz letra - YouTube Abestiak esaten duenez, denok dugu eskubidea norekin egon nahi dugun, nortaz maitemintzen garen aukeratu ahal izateko, eta gustuko duguna hautatzeko. Harro egon behar dugu gure buraz, eta inork ezin digu esan nolakoa izan behar dugun. Izan ere, garen modukoak baikara, eta horregatik ez dugu inongo lotsarik izan behar. Homosexuala, heterosexuala, bisexuala, transexuala... izateak ez du zure izaera eta jarrera baldintzatzen. Ez dugu pertsonen gustueta arreta jarri behar, izaki bezala zain ekarpen egiten duten baizik.
Pertsonak, gezurtiak eta ipokritak izan gaitezke gure interesak defendatzeko. Egoera hau muturrera eraman dezakegu, geure boterea babestu eta bermatzeko. Adibidez, politikarien kasuan. Boterea eskuratzeko helburuarekin, beteko ez dituzten promesak egiten dituzte; esaterako, Giza Eskubideen Aldarrikapenak 66 urte ditu, baina oraindik ez dira bermatu bertan agertzen diren zenbait aspektu. Honek, konpromisu falta adierazten digu baita interes falta ere. Guk eskubide bezala ikusten duguna, askotan politikariek oztopo gisa ikusten dute euren interesak burutu ahal izateko. Adibidez, Espainiako Ko...
Pasa den Ostiralean, hilak 28, goizeko 9ak inguruan, Gizarte Hezkuntzako lehenengo mailako euskara zein erdarako ikasleak EHUko Bilboko irakasleen Unibertsitateko Juliana Aretoan bildu ginen, bertan Juan Saez Carreras katedradunak Gizarte Hezkuntzari buruz eman zuen hitzaldia entzuteko asmoz. Bi ordu luzez aritu zen Gizarte Hezkuntzaren inguruko ezagutzak ikasleoi ilusioz transmititu nahian. Irrikaz mintzo zen gu guztioi, aditzera emanez zein garrantzitsua den lan bat egiteko ilusioa izatea, gai zarela sentitzea, emaitza onak ikustea...Gradu guztietan bezala, eta guztiontzat ...
Homosexualitatea historian zehar aztertzen badugu, lehenengo ageria prehistorian emakumeekin dugu, eta geroago Mesopotamian gizonezkoekin. Egiptotik aldiz, ez dago informazio asko, naiz eta aurkitu diren argazkiak homosexualitatean normaltzat hartzen zutela pentsarazten eraman, ekialdeko lurralde askotan bezala. Grezian eta Erroman, homosexualitatea (emakumeen artean eta gizonen artean) ontzat ikusten zen, eta hau praktikatzera bultzatzen zuten, Jainkoek ere praktikatzen baitzuten. Hala eta guztiz ere, Erroman, hezkuntzan eta soldadutzan debekatuta zegoen sexu bereko pertso...
Leioako UPV/ EHU- ko Gizarte Hezkuntzako lehen mailako ikasleak gara. Giza Eskubideak eta Nazioarteko ikuspuntuko irakasgaiarentzako Blog hau sortu behar izan dugu proiektu moduan eskubide bat aukeratu eta defendatzeko. Tutti Fruti izena jarri diogu gure taldeari eta berau Ainara Castillok, Maitane Etxebarriak, Lander Gormedinok, Udane Luacesek eta Amaia Goitiak osatzen dugu. Blog honetan sexualitatearen askatasunari buruz mintzatuko gara, egunerokotasunean ematen diren berriak komentatuko ditugularik eta zenbait egoera salatu. Guk hau, Giza Eskubide moduan ikusten dugulakoan, honen d...