Zer egin dezake hezkuntzak?

tuttifruti 1456153194753 Tutti Fruti | 2014-05-02 01:21
2

EEBBak mendebaldeko herrien herrialderik handienetarikoa da, ezaugarri bereziak izan arren haien kultura eta komunikabideak direla eta, oso bizirik dago bestelako herrialdetan. Euskal Herria ez da salbuespena, eguneroko bizitzan ikusten dugu, globalizazioaren ondorio gisa, zelako eragina duen modan edo musikan EEBBak.

Baina EEBBetan ez da dena guri sinestarazi nahi diguten moduan, arazo sozial eta bazterketa egoera konplexuak daude eta kontuz ibili behar gara haien baloreen eraginak zer nolako ondorioak ekarri dezaketen. Sarritan bazterketa egoera hauek identitatearen zapalkuntza itxura hartzen dute, pertsonen nortasuna txikitatik alienatzen eta deuseztatuz. Ideia hau hobeto ulertzearren, honako bideoa baliagarria izango zaigu:

https://www.youtube.com/watch?v=VxK8ikKpNpQ

Bideo horretan ikusi dugun bezala, haurrek helduen eta parekoengandik jasotzen dituzten eraso berbalek haien portaerak moldatzera eramaten dute. Denboraren poderioz, beraien benetako izaera ezkutatzen eta sozietateak beraietak ikusi nahi duena isladatzen ikasten dute. Eraso berbal hauetan, iraintze asmoarekin, maiz erabiltzen dira genero, rol, identitate sexual eta abarreko kontzeptuak, nahiz eta horiek negatiboak ez izan. Hori dela eta, ondorioztatu dezakegu gizarteak kontzeptu hauei buruzko ideia desegokia eta desitxuratua duela. Ezjakintasuna dela eta, gazteak manipulatu egiten dira aurreiritziak eduki dezaten, jarrera hori erakusten duten gazteei marginatzeko eta beraiek jarrera hori erakusten badute beraien buruaz lotsatzeko. Horren ondorioak muturrekoak izan daitezke, hala nola, aipatu dugunaren eraginez, errepresio hau pairatzen dutenek gaixotasun mentalak edota gatazka psikologikoak izatera heldu daitezke.

Guzti honek gizartea usteltzen du, onak eta txarren arteko ezberdintasun ezarriak sinestaraziz. Gizarte Hezitzaileak garen heinean eta giza eskubideen defendatzaile sutsuak garen bitartean zer egin dezakegu? zer egin dezake hezkuntzak gizartean eraldaketa hau gerta dezan?

Hasteko, gizartea behatu eta bidezkoak ez diren eta jasangaitzak diren egoera hauek salatu eta azaleratu. Behin kontzientzia hartzean, gizartean pentsamendu kritikoa sustatu beharko genuke, guztionak diren eskubideen defentsan konpromezua hartzeko. Lan zaila eta epe luzerakoa izan arren, aurreritzirik gabeko eta tolerantea den gizarte bat eraiki nahi dugu.

Hona hemen hezkuntza sexualaren inguruko argibide bat irudi gisa, nahi duzuna maitatu dezakezu, zure buruatik hasita, eta zure sentimenduak eta identitatea adierazteko libre zara, zure eskubidea baita zoriontsu izatea eta zoriontasun hori nahi duzun lekuan aurkitzea!

Angharad

Angharad 2014-05-21 01:40 #1

Hitz egin denaren arira, pertsona talde batek egindako proiektua aurkezten dizuet. Izan ere, proiektuan maskulinitate berriak lantzen dituzte, eta hau hezkuntza prosezua bermatzeko, identifikazio modu oso egokia izan daiteleela uste dut.

http://www.unagestion.com/index.php/eu/nuevos-masculinidades

Angharad

Angharad 2014-05-21 01:50 #2

Ondoren material didaktiko ezberdina usten dizuet. Gauza batzuk erabili ditut eta oso ondo atera da!

http://basaurisexgunea.wordpress.com/educacion/proyectos-de-basauri/

http://sexualitateagozamenez.com/gida/3-2

Utzi iruzkina: