Familia eratzeko eskubidea

tuttifruti 1456153194753 Tutti Fruti | 2014-05-03 20:48

Tradizio kristauko herrialdeetan ezkontzan oinarrituak, familiak eratzen dira. Horregatik interesgarria da ezkontzeko eta azken finean, familia bat eratzeko dauden baldintzak edo mugak LGBT pertsonen kasuan.

Giza Eskubideen Aldarrikapenak familia kontzeptua definitzen duenean, ez du zehazten familia hori nola osatu edo zer nolako eredukoa izan behar duen. Beraz, edozeinek dauka familia osatzeko eskubidea eta familia horren forma anitza izan daiteke. Honako hauek dira familiari erreferentzia egiten dioten Giza Eskubideen Aldarrikapeneko artikuluak:

 

12. atala

 

Ez dago arrazoirik gabe beste inoren bizitza pribatuan, familian, etxean edo postan eskusartzerik, ezta inoren ohore edo izen onari eraso egiterik ere. Nornahik du eskusartze edo eraso horien aurka legezko babesa izateko eskubidea.

         16. atala

  1. Gizonek eta emakumeek, ezkontadinetik aurrera, ezkontzeko eta familia aratzeko eskubidea dute, arraza, herritartasun edo erlijioagatiko inolako mugarik gabe; eta, ezkontzari dagokionez, eskubide berberak dituzte bai ezkonduta jarraituz gero eta bai ezkontza-lotura ezabatuz gero ere.

  2. Ezkongaien baimen aske eta osoz ez bada, ez dago ezkontzerik.

  3. Familia da gizartearen oinarri jatorra eta berezkoa, eta Estatuaren eta gizartearen babesa izateko eskubidea du.

    Aldarrikapenak familia eta ezkontzak nola izan behar duten zehazten ez duenez, erantzunkizun legislatiboa estatuek daukate, hainbat kasutan eskubide hori arautzeaz arren, mugatzeko. Espaniar Estatuan 13/2005 legearen bidez Kode Zibila eraldatu zen honako hau esanez: “ ezkontzari edonolako erreferentzia egiten dieten xedapenak aplikatuko dira kideen sexua kontuan hartu gabe”. Aurrera pausu honekin heterosexualitatea ezkontzaren ezaugarri propioa izaten utzi zuen.

Sarritan lege honen parean familia homoparentalek adoptatzeko eskubiderako atea ireki da, adibidez Espaniar Estatuan badute adoptatzeko eskubidea. Arazoa da normalean adopzioak nazioartekoak direla, eta umeen jatorrizko herrialdeetan familia homoparentalek adoptatzeko eskubiderik ez dutela.

Bestalde, beti bezala, egoera ekonomiko altua dutenek gainontzekoek baino baliabide gehiago dituzte, baita eskubideen gaian. Esaterako adopzio internazionalek 20000 € inguru kostatzen dute. Adopzio internazionalak ohikoak dira adopzio nazionalekin (doakoak direnak) alderatuak, ume kopuruengatik. Baita ordezko amatasunaren kasuan, horri ekonomikoki ahaldunak diren familiek bakarrik aurre egin dezakete.

Aurreiritzi eta estereotipo asko zabalduak egon arren, frogatuta dago familia homoparentaleko umeek ez dutela arazorik haien garapen psikosozialean. Aipatzekoa da haur eta gazte hauek toleranteagoak ohi direla orientabide edo identitate sexual ezberdinen eta genero-rolen aurrean.

Iturriak: http://www.servas.es/comision_paz/declaracionuniversalDH.htm

http://www.serpadres.es/4538.html

http://www.somosfamilialgtb.org/2013/05/homosexualidad-psiquiatria-y-prejuicios.html

 


Utzi iruzkina: