Homofobiaren aurka

tuttifruti 1456153194753 Tutti Fruti | 2014-03-25 21:18
4

Gaurko post honetan, homosexuala izatea ilegaltzat duten herriez hitz egingo dugu. Izan ere, oraindik badaude hainbat herrialde non homosexuala izatea debekatuta dagoen. Horietako bat Uganda da, bertan sexu bereko pertsonekin erlazioak edukitzea 2009. urtetik debekatuta dago. Baina Uganda ez da lurralde bakarra homosexualak zigortzen dituena, Iran, Jamaika , India, Sudan, Barbados... bezalako herrialdetan ere ez baitago onartuta. Afrika mailan, gutxienez 38 lurraldeetan debekatuta dago, eta mundu mailan 78etan.

Pertsona hauek, zigorradak (Iran), kartzela (Argelia), bizi guztirako kartzela zigorra  (Bangladesh) eta heriotza zigorra (Iran, Mauritania, Arabia Saudita, Sudan eta Yemen) ere jaso dezakete besteak beste. Honekin, herrialde hauek edozein jarrera homosexual debekatzen dute, baita ere hauekin erlazionatzea. Gainera, legeriak zigor bat ezartzen die homosexualen bat ezagutzen duten pertsonei eta salatzen ez dutenei.

Hala eta guztiz ere, naiz eta beste herrialde askotan homosexualitatea debekatuta ez egon, hilketak eta erasoak gauzatzen dira haien kontra, Honduras eta Errusian adibide.

Guzti hau, Giza Eskubideen bortxaketa bat da.Izan ere, Giza Eskubideen lehengo artikuluak dioenez,gizaki guztiak libre eta berdin jaiotzen dira eskubide eta duintasunean, kontzientzia eta egiaz hornituta, eta anaikor jokatu behar dute beraien artean. 2. artikuluaren arabera, pertsona guztiek dute Adierazpen honetan aldarrikatutako askatasunak eta eskubideak, beraien arraza, sexua, jaioteria, ekonomia eta abar kontuan izan gabe. Gainera. 3. artikuluak esaten duenez, denek dute bizitzeko, askea izateko eta segurtasun pertsonala izateko eskubidea. 5. artikuluak adierazten duenez, inor ez da torturetara eta tratu txar krudeletara, ankerretara edo umiliagarritara makurtuko. Gainera, 7. artikuluak dioenez, legearen haurrean denak berdinak gara, eta norbaiten eskubide hauetan aitortutako diskriminazioren bat jasotzen badu, babes zibilaren eskubidea dute. Azkenik, 16. artikuluan azaltzen da argi eta garbi gizon eta emakumeek ezkontza-adinetik aurrera, eskubidea dutela beraien arraza, erlijioa, eta abar kontuan izan gabe ezkontzera eta familia bat osatzera. Beraz, ikusi dugunez, herrialde hauek gizabanako hauen eskubideak kentzen hari dira, eta hori jasan ezina da. Denok izan behar dugu eskubide hauetaz gozatzeko aukera. Izan ere, denok berdinak gara, eta inor ez da bestea baino gehiago, eta inork ezin dizu zure askatasuna kendu, zire izaera aldarrikatzeko modua zapaldu eta gizabanakoa izate hutsagatik dituzun eskubide guztiak zapaldu. Beraz, gure ustez, herrialde hauetan gauzatutako eskubideen bortxaketa salatzea guztien betebeharra da, STOP jarri behar diogu jarrera suntsitzaile eta anker hauei.

Katalin

Katalin 2014-03-27 21:09 #1

Kaixo Lagunak !

Lehenengo eta behin, esatea lotsagarria dela XXI.mendean horrela tratatzea pertsonak euren orientabide sexualagatik, ez naiz gai ulertzeko nolatan pertsonak izan daitezke gai beste pertsona bat hiltzeko edo erretzeko ( jarri duzuen argakian ikus daitekeen moduan). Oso ados nago zuekin, tortura honekin bukatu beharra dago, homosexualek pertsonak dira eta eurek era normalean bizitzeko eskubidea dute.

Horrela segi!

Andrea Egozkue

Andrea Egozkue 2014-04-01 08:56 #2

Kaixo lagunak!

Harrigarria iruditu zait 78 herrialdeetan homosexualtasuna zigortzea, egoera gaizki zegoela banekien baina haien txarto zegoela ez nuke inoiz imaginatuko! Gainera, homosexualtasuna onartua dagoen herrialde batzuetan (Frantzian edo Espainian) manifestazio jendetsuak egiten dira eskubide honen aurka. Aintzinako Grezian eta Erroman homosexualitatea egunero naturaltasunez ikusten zen gaia zen, Erdi Aroan homosexualak hiltzen zituzten eta gaur egun ere, hiltzen dira. Onartezina da Erdi Arotik 2014era homosexuala izateagatik jendeak hiltzen jarraitzea. Ados nago zuekin hobetu behar den eskubide bat dela esaten duzuenean.

Besterik gabe, zorionak post interesgarri honengatik.

Ainitze Fundazuri

Ainitze Fundazuri 2014-04-06 21:06 #3

Aupa neska mutilak!

Zer esan gai honi buruz...

Aurreko batean, Iraken homosexualak torturatu eta hiltzeko "modan" jarri den metodo berri bateri buruz hitz egin zidaten. Uzkia pegamentu gogor batekin zarratzen diete (kirurgia bitartez bakarrik kendu daitekena), eta ondoren laxante bat edatera behartzen dituzte berazko gogor bat eraginez eta hiltzea eraginez.

Gainera, irakurri dudanez, tortura basati honen ondoren bizirik irtetea lortzen duten gutxi batzuk, ospitalera joan eta bertan ez diete laguntzen...

Ezin dut askorik esan, hitzik gabe geratzen naiz, ez dut aurkitzen hitzik honelako berriek eragiten didaten nazka, lotsa, pena, amorrua... deskribatzeko.

Oso blog ona!! Jarraitu horrela!!

Angharad

Angharad 2014-04-20 22:36 #4

Kaixo!!

Gai honen arira, informazio ezberdina partekatzera nator!

Koala Rabioso   https://www.youtube.com/watch?v=FGqnstGmOwQ

https://www.youtube.com/watch?v=xvC8zwp0J_U

Ugandako dokumentala  https://www.youtube.com/watch?v=JWblWnZEQK8

Haurren iritzia https://www.youtube.com/watch?v=KDTEsJSkC3c

Hala ere, esan behar dut, bideo guztietan ematen diren adierazpen batzuekin ez natorrela bat!

Utzi iruzkina: