Gure ikuspuntua argituz
Gure blogean defendatzen dugun eskubidea zergatik aukeratu genuen ulertzeko, beharrezkoa ikusten dugu zenbait puntu argitzea.
Guk ez dugu defendatzen homosexualitatea, heterosexualitatea defendatzen ez dugun bezala. Guk defendatzen duguna gizaki guztiok gure orientabide sexuala eta generoa aukeratzeko eta adierazteko eskubidea daukagula. Gizakiak egiten gaituen ezaugarria baita maitasuna eta atxikimendua, besteekiko harremana eta estimua.
Besteekiko harreman honetatik sortzen diren erlazioak askotarikoak izan daiteke eta harreman heterosexualak bezalakoak, pertsonalak eta errespetagarriak; baita familiak eratzeko ere. Erlazio molde ezberdin hauek ez daukate zertan bikote konbentzionalak izan behar.
Berdintasun eskubide hau bermatzeko eta praktikan benetan aplikatzeko babes legala ezinbestekoa da. Ezkontzak edo testamentuak bezalako igarobide legalak egiteko bikote heterosexualak bezain erraztasunak izan beharko lukete.
Guk egiten duguna, hezitzaile bezala, ezberdintasun, injustizia eta bazterketa sozial egoera hauek salatzea da. Hezitzaileok gizartean ematen diren kasu hauek salatzeko konpromesua daukagu, Giza Eskubideekiko eta gizartearen eraldaketarekiko konpromesua dugun heinean.
Horretarako berebizikoa ikusten dugu gizartearen gehiengoak ezjakintasunagatik burutzen duen sexualitatearen eta generoaren inguruko errepresioarekin amaitzea. Rolak eskuratuak eta hautatuak izan behar dira, ez atxikiak. Bestalde, ezin dugu onartu haien bizitzaren burujabeak direnak zigortzea bazterketa eta zapalkuntzarekin. Inor ez da inor baino gehiago, ez gizona emakumea baino gehiago, ez heterosexualak homosexualak baino gehiago.
Aipatzekoa da ere, gure defentsa ez dela homosexualtasunaren berdintasunaren aldekoa, LGBT kolektiboena baizik. Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexualak diren pertsona guztien aldekoa.
Horregatik ez gara salaketa soila egitera mugatzen, hezkuntzaren bidez gizartea berdintasunean hezi behar dugu, baldintza hauek aldatzeko. Ez dugu amorerik emango berdintasuna lortu arte, eta prozesu horretan parte-hartuko dugu modu aktiboan zein pasiboan, egunero.
Iruzkinak
Angharad 2014-05-21 01:16 #1
<p>Informazio ematera nator...</p>
<p>LGBT-ak lesbianak,gaiak, bisexualak eta kolektiboki transgeneroa izendatzen dituzten siglak dira. 1990urteko erabilera, LGBT-a terminoa LGB-a» sigletako luzapen bat da . Berriz adierazpenera homosexual, bisexual eta transexual askok egokitasunez ez zituela ordezkatzen sentitzen zuten. Bere erabilera modernoa sexualitatean oinarritutako kulturen aniztasuna eta genero -identitatea nabarmentzen saiatzen da; heterosexualak ez diren pertsonak. Inklusioa bermatzeko azken aldi honetan Q sigla gehitu da, Queer izena hartzen duena. Bertan aurretik sartzen ez ziren pertsonak haintzat hartzen ditu, intersexualak eta pansexualak esaterako. </p>
Utzi iruzkina: