Blogaren aurkezpena

tuttifruti 1456153194753 Tutti Fruti | 2014-02-21 12:47

Leioako UPV/ EHU- ko Gizarte Hezkuntzako lehen mailako ikasleak gara. Giza Eskubideak eta Nazioarteko ikuspuntuko irakasgaiarentzako Blog hau sortu behar izan dugu proiektu moduan eskubide bat aukeratu eta  defendatzeko.

Tutti Fruti izena jarri diogu gure taldeari eta berau Ainara Castillok, Maitane Etxebarriak, Lander Gormedinok, Udane Luacesek eta Amaia Goitiak osatzen dugu.

Blog honetan sexualitatearen askatasunari buruz mintzatuko gara, egunerokotasunean ematen diren berriak komentatuko ditugularik eta zenbait egoera salatu. Guk hau, Giza Eskubide moduan ikusten dugulakoan, honen defentsan jardungo dugu.

Homosexualekin, transexualekin, bisexualekin, pansexualekin eta demisexualekin hainbat eskubide hausten dira uneoro mundu guztian.  Horiek aipatu genuen moduan, Giza Eskubideetako 1. Artikulua, 2. Artikulua, 3. Artikulua, 5. Artikulua, 7. Artikulua eta 16. Artikulua dira. Baina badago beste Giza Eskubideetako artikulu bat bortxatu egiten dena sexualitate hauek dituzten gizabanakoekin, 19.ena.

 

19. artikuluak esaten duenez, gizabanako guztiek dute iritzi-eta adierazpen-askatasuna. Eskubide horrek barne hartzen du erlijioa eta sinesmena aldatzeko askatasuna eta bakoitzaren iritziengatik inork ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak egitekoa eta informazioa eta iritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez jaso eta zabaltzekoa.

Baina zehazki zer dira Giza Eskubideak? http://www.servas.es/comision_paz/declaracionuniversalDH.htm - weborrian termino hau azaltzen duen agiriaren hitzordua aurkitu genuen: Kontuan izanik giza eskubideak ez ezagutzearen eta gutxiestearen ondorioz, giza kontzientziari irain egiten dioten basakeriak gertatu izan direla; eta gizon-emakumeek, beldur eta gabezia orotik aske, hitz egiteko askatasuna eta sinesmen-askatasuna izango dituzten munduaren etorrera aldarrikatu dela gizakiaren helburu nagusi; Kontuan izanik ezinbestekoa dela giza eskubideak zuzenbidezko erregimen batek babestea, gizakia-tirania eta zapalkuntzaren aurkako azken irtenbidea den matxinadara jo beharrean aurkitu ez dadin; Kontuan izanik ezinbestekoa dela, baita ere, herrialdeen artean harreman lagunkoiak bultzatzea; Kontuan izanik Nazio Batuetako kide diren herriek gizakiaren oinarrizko eskubideetan, gizakiaren duintasun eta balioan eta gizonen eta emakumeen eskubideen arteko berdintasunean duten fedea tinko azaldu dutela Agirian; eta, askatasunaren ikuspegi zabalago baten barruan, gizarte aurrerakuntza sustatzeko eta bizitza-maila jasotzeko erabakita daudela adierazi dutela; Kontuan izanik Estatu Kideek, Nazio Batuen Erakundearekin elkarlanean, gizakiaren oinarrizko eskubide eta askatasunen begirune orokorra eta eraginkorra ziurtatzeko hitza eman dutela.

Hori dela eta, ondorioztatu dezakegu, Giza Eskubideen azkeneko atala bortxatu egiten dela, izan ere, esaten duenez, aldarrikapen honetan jasotako ezertan ezingo da ulertu Estatuari edo talde edo norbanakoren bati Aldarrikapen honetan bertan adierazitako edozein eskubide eta askatasun deuseztatzeko ekintzak edo ihardunak burutzeko eskubidea ematen zaionik. Hortaz, esan dezakegu gure eskubideak besteenak hasten diren lekuan bukatzen direla.

 

Adi egon hurrengo berrietara, ez zarete damutuko eta, ordea, uste dugu harrituko zaituztegula!


Utzi iruzkina: