"El que quiera entender que entienda"

tuttifruti 1456153194753 Tutti Fruti | 2014-03-20 16:22
16

El Que Quiera Entender Que Entienda Mago de oz letra - YouTube

Abestiak esaten duenez, denok dugu eskubidea norekin egon nahi dugun, nortaz maitemintzen garen aukeratu ahal izateko, eta gustuko duguna hautatzeko. Harro egon behar dugu gure buraz, eta inork ezin digu esan nolakoa izan behar dugun. Izan ere, garen modukoak baikara, eta horregatik ez dugu inongo lotsarik izan behar. Homosexuala, heterosexuala, bisexuala, transexuala... izateak ez du zure izaera eta jarrera baldintzatzen. Ez dugu pertsonen gustueta arreta jarri behar, izaki bezala zain ekarpen egiten duten baizik.

nerea gonzalez

nerea gonzalez 2014-03-21 13:32 #1

Kaixo lagunak!

Abesti horrek eta zuek, arrazoi osoa daukazue. Pena bat da, baina gauden mendean pentsamendu aurrerakoi bat izan genuen guztiok, eta askotan ez da horrela izaten.

Lan ona egiten ari zarete! Jarraitu horrela ;)

Nerea.

Ainitze Fundazuri

Ainitze Fundazuri 2014-03-21 15:04 #2

Aupa neska mutilak!

Asko gustatu zait zuen bloga, nahiz eta sinestezina egin bizi garen gizartean bizita, oraindik honi buruz hizketan ibili behar izatea.

Egia esan gaur egun, ahoz oso aurrerakoiak gara. Baina benetan ahal da gure gizartea hain aurrerakoia? Ez ahal duzue uste leku guztietatik (komunikabideak eta abar), oraindik gaur egun zeharkako milaka mezu bialtzen dizkigutela? Eta mezu horiek nolakoak izen behar garen azaltzen digutela, eta gainera besteen oniritzia biltatzen dugula neurri batean?

Nire iritziz agian ez dakigu nolako gizartean bizi nahi dugun, baina badakigu nolako gizartean ez dugun nahi bizi. Beraz, zergatik ez dugu ezer egiten hau aldatzearren? Aldaketan gertatzeko, guk aldatu behar dugu lehenik eta behin, baina egonean eta egoera kritikatuz ez da ezer lortzen.

Guztiok konprometitu eta gizarte hobe baten alde lan egin behar dugula uste dut.

Segi horrela blogarekin!!!

Jasone

Jasone 2014-03-21 15:20 #3

Kaixo lagunak:

Mago de Oz taldearen jarraitzailea naiz eta abesti hau entzunda nuen. Esan behar dut abestiaren letrak arrazoi guztia duela, denok dugu eskubidea norekin egon nahi dugun aukeratzeko, inongo lotsarik gabe.

Bakoitzak bere izaera pertsonala mantendu behar du eta ez litzateke egokia izango nortasuna beste pertsona batzuen eraginez aldatzea.

Agur bero bat.

Garbiñe Polo

Garbiñe Polo 2014-03-22 12:39 #4

Kaixo talde!

Lehenik eta behin esan beharra daukat abestia entzunda neukala eta aspaldiko oroimenak gogorarazi dizkidala.

Horrez gain, guztiz ados nago bai abestiarekin bai eta bertan defendatzen duzuenarekin. Izan ere, XXI. Mendean bizi arren, oraindik ere badago bere orientazio sexuala ezkutatzen duten pertsonak, besteek zer esango dutenaren beldur direlako. Jendearen mingainean bizi gara gaur egun, jendea oso kuxkuxeroa baita delako ere eta, horrek, guztiz baldintzatu egiten gaituela uste dut.  Adibide bat ematearren, telebista jarri besterik ez dugu behar pertsonen bizitza pertsonala kontatzen duten programak audientzia handienekoak direla ikusteko. Gainera, ez dugu ahaztu behar gizarteak, orokorrean, ez duela asko laguntzen, batik bat, guztiok berdinak izatera eta bizitzan pausu berdinak jarraitzera eramaten gaituelako. Beraz, bide horretatik urruntzen den edo ezberdina den inor barre eta kritiken zentroan jartzea eragiten du.

Azkenik, bloga sortzeko gai oso interesgarria eta joko asko ematen duena aukeratu duzuela iruditzen zait, horrela jarraitu!

Omara

Omara 2014-03-22 14:06 #5

Kaixo lagunak,

Lehenik eta behin  esan behar dut aukeratu duzuen gaia nire gustokoa dela eta gainera igotako abestia entzunda nuela. Guztiz ados nago idatzi duzuenarekin eta abestia esaten duenarekin, azken finean guztiok egin ahal dugu nahi duguna eta aukeratu ahal dugu norekin egon, nahiz eta askotan, bizi garen gizartean zailtasunak egon.

Lan bikaina egin duzue! Horrela jarraitu!

Jon Maguregi Luzan

Jon Maguregi Luzan 2014-03-23 14:26 #6

Kaixo ikaskideok,

Blog berri honen azken sarrera honetan argitasunez defentatzen duzuen askatasun eta berdintasunaren ideiarekin erabat ados nago, edonork izan beharko luke bere erabakiak libreki hartzeko eskubidea. Gainera adibidetzat hartu duzuen abesti horrek argi eta garbi azaltzen du zabaldu nahi duzuen mezua.

Post berrien zain egongo gara! Ondo segi!

Asier Gonzalez

Asier Gonzalez 2014-03-24 10:33 #7

kaixo lagunak! hemen jarri duzuen abestia zuen blogerako oso aproposa iruditu zait, ez dira diskriminaziorik egon behar sexualitateari begira, guztiok aukeratzeko gai izan behar gara, inork guri kritikatu egin gabe.

Honetaz aparte, bloga interesgarria iruditu zait, ondo antolatuta, zorionak eta segi horrela.

agur bero bat.

Maider Lopez- Gil

Maider Lopez- Gil 2014-03-24 13:58 #8

Aupa Tuttifruti!

Gai polita eta kanta aproposa zuen gaia defendatzeko. Sexualitatearen aukeraketa guztiz librea izan arren, oraindik pentsamendu kontserbadorea antzematen da gizarte honetan eta penagarria iruditzen zait. Gizartearen aldaketa beharrezkoa da horrelako gaiak tabu bezala ez ikusteko eta errepresioarekin bukatzeko.

Lan bikaina neska- mutilak, zuen post berrien zain gelditzen naiz

Agur!

Maider L.

Oihane Uranga

Oihane Uranga 2014-03-24 14:13 #9

Kaixooo!!

Aldez aurretik zorionak blogagatik! Uste dut egun pil-pilean dagoen gai bat jorratzen ari zaretela eta zeresana eman dezakeela. Bizi garen gizarte honetan nahiz eta oso moderno eta aurrerakoiak garela esan ideologikoki oso atzerakoiak baikara.

Argitalpen honekiko zer esan, zuekin bat natorrela eta abestiarekin zer esanik ez. Nik beste talde baten letrarekin adieraziko dizuet pentsatzen dudana. (Berri Txarrak, Lotsarik gabe)

"Josebak Garazi maite du eta  Garazik Joseba dena polita gizarte honentzat. Aritzek Eneko maite du ordea,  zergatik ez zaie kalean errespetatzen?

Ez al du maitasunak gutxienez merezi inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe behingoz lortzeko begirune..."

sara

sara 2014-03-24 15:13 #10

Gorane

Gorane 2014-03-24 15:52 #11

Kaixo neska-mutilak!

Benetan egun pil-pilean dagoen gaia aukeratu duzue! Abestia entzunda neukan, eta arrazoi osoa daukala argi dago. Egia esan, kanta askok egun gertatzen diren egoerak argi eta garbi azaltzen dituzte. Ohianek aipatutako abestia ere aipatzekoa da.

Egin behar dugu pentsatzen duguna, aske izan behar gara gure pentsamenduak kanpora ateratzeko beldurrik gabe, baina... gure inguruko estereotipoak beti hor daude. Beldurra? Gehienetan beldurra arrazoi handiena dela uste dut. Beldur gara gure ingurukoek esango dutenagatik, sortuko diren txutxumutzuengatik eta azkenean gure bizitza alaitasunez eta lasai bizitzea saila egiten zaigu.

Zuen post berrien zain. Segi horrela!

Beñat Elias

Beñat Elias 2014-03-24 19:38 #12

Arrastion!

Guztiz aproposa erabilitako abestia jorratzen duzuen gaia aberastu eta sakontzeko, zorionak lehenik eta behin.

Gaur egun, askatasun sexualak bizi duen egoeraren inguruan hausnartzera eraman nau zuen sarrera honek. Gizarte moderno, aurreratu, aske ... batean bizi garelaren gezurrean gaude, atzera begiratuz gero, asko aurreratu dugula uste dudan arren. Baina ondino, kontziente edo inkontzienteki, balore tradizional eta kristau ugarien gainean hezten gaituzte. Honekin, hezkuntza esparruan gai hauekiko lanketa bat egin beharraren ideia botatzen dut, hezkuntzaren garrantzia azpimarratuz.

Azkenik, errezegia iruditzen zait "gizartea" guzti honen erruduna dela esatea, hitz zabal eta orokorregia baita. Argi daukat, gizarteko hainbat eragileek (eleiza, telebista kateetako iragarki asko ... ) pentsamendu atzerakoi hauetan eragin zuzena dutela, baina, ez al gara gu harritzen bi neska autobus geltoki baten musukatzen ikusten ditugunean? Ez ahaztu lehenengo muga gure buruan dagoela.

Besarkada bat danoi eta lanean segi!

maite lopez

maite lopez 2014-03-25 12:26 #13

Aupa!!!

Lehenik eta behin esatea jarritako abestia jada entzunda nuela, eta oso aproposa iruditu zait erabili duzuen gaiarekin.

Bakarrik esatea, penagarria iruditzen zaidala gauden mendean oraindik ere honetaz hitz egin behar izatea. Bakoitzak norekin egon nahi duen aukeratzeko askatasuna izan behar duelako.

Lan bikaina neskak!!

karmele

karmele 2014-03-26 08:02 #14

Blogean top trending-a badago hauxe izango litzateke, ezta?

Zorionetatik haratago, sakoneko kontuetara jo beharko genuke. Alde horretatik Beñatek egin duen ekarpena oso interesgarria iruditzen zait: lehenengo muga gure buruan dagoela. Gauza asko komentatu litezke horren inguruan, baina oraingoz galdera (erretoriko) bakarra gehituko dut: zure laguntaldean edo kuadrillan, denak (ustez) heteroak zarete?

Ainitze Fundazuri

Ainitze Fundazuri 2014-03-27 20:24 #15

Aupa!

Guztiz ados nago Beñatek esandakoarekin, lehenengo mugak gure buruan daude. Baina nire ustez pertsonak ez gara jaiotzen muga horiekin, hasi eta bizi garen gizarteak (hezkuntza, erlijio, familia, komunikabideek... irakatsitako baloreek) eragin zuzen eta argia dute gure buruko mugetan.

Bizipen pertsonalaren arabera, zera azaldu nahi nuke, familiako kide bat homosexuala da, eta bere sexu berdineko bikotea aurkeztu zidanean, ez ninduela harritu esan behar dut. Lagun taldeko beste pertsona bat berriz homosexuala zela jakin nuenean asko harritu ninduen, ez nuen inondik inora ere espero.

Orain, gai honi buruz hausnartzen, zergaitik harritzen gaitu (edo ez) pertsona bat homosexuala izateak? Nire ustez, nahiz eta aurrerakoitzat izan gure buruak eta ondo iruditu, ez dugu naturaltasun osoz jorratzen gaia, estereotipoak ez daude guztiz apurtuak.

Ez dakit ondo azaldu naizen eta ongi ulertzen zaidan; esan nahi nuena zera da, naturaltasun osoa bagenu gai honen inguruan, ez genukeela pentsatuko "nire ustez pertsona hau homosexuala da" edo "espero nuen" edota "homosexuala da? enuen espero", ondoren naturaltasunez jokatu arren.

Hurrengorarte!

Zuriñe Olea

Zuriñe Olea 2014-05-09 13:01 #16

Kaixo talde!

Hasteko esan beharra daukat, gai interesgarria izateaz gain, jarri dituzuen bideo eta abestiak aberastu dutela igo dituzuen sarrerak. Hori dela eta, zoriontzen zaituztet.

Jarraitzeko esan beharra daukat, Garbiñerekin erabat ados nagoela esaten duenean pertsonak ez direla ausartzen homosexualak direla esaten, zer esango dutenaren beldurrez. Izan ere, askotan gertatu den gaia da eta zurrumurruen ondorioz jendea bere sexualitatea zein den esatea beldur da.

Gainera, era berean Beñat-ek esandakoarekin erabat ados nago dionean gure burua dela lehendabiziko muga, homosexual bat ikusten dugunean. Izan ere, nahiz eta gizarte aurrerakoi batean bizi, esan beharra dago gai honetan oraindik daudela esparru batzuk non ez dauden hain aurreratuak. Izan ere, gure burua da eta guk gara lehenak harritzen garenak edo arraroa egiten zaiguna bi mutil edo bi neska musukatzen ikusten dugunean.

Hau guztia esanda, berriz zoriondu nahi dizuet egin duzuen lanagatik eta horrela segi!

Ondo izan,

Zuriñe

Utzi iruzkina: