Homosexualen jazarpena frankismo garaian
Defendatzen dugun eskubidearen inguruko iraganeko lege bat berreskuratuko dugu Estatu Espainiarrean Giza Eskubideak lege bide urratu direla azaleratzeko, horretarako, Tercerainformacion eta La Marea weborrietan aurki ditzazkegun artikuluak erabiliko ditugu. 1933tik, Bigarren Errepublika garaian, Ley de Vagos y Maleantes indarrean egon zen 1970. urtera arte. Horri jarraitu zion legea Ley sobre peligrosidad y rehabilitación social izan zen, indarrean egon zena aplikaziorik gabe 1995era arte.
Jatorriz, lege hau askotariko gaizkile eta maltzurren kontra jotzen zuen, hala nola, proxeneta, lapur eta eskaleak. 1954an, diktadura frankistan murgilduta, Franko berak legea osatu zuen atal berri batekin. Esparru honetan antisozialak bezala ikusten zituzten jokaerak epaitzen ziren, besteak beste, homosexualitatea.
Gaizkile hauekin prozesu espezifiko bat aurrera eramaten zen, lanerako barnetegietan sartzea. Hemendik ateratzean ezingo lukete edonon bizi, zenbait toki bisitatzea debekatua izanik. Haien helbide berrian kontrolpean mantenduz. Internamendu etapan homosexualak aparteko instituzioetan egon behar ziren edo instituzio berean besteengandik isolatuak.
Aurretik esan bezala, legeak demokrazia garaian ezarrita jarraitu zuen. 1979an zenbait artikulo deuseztatu egin ziren, horien artean homosexualei aipamena egiten zietenak. Hala ere, Escándalo Público legeari so eginez, jazarpena jarraitu zuen, kolektibo honek atxiloketak jasanez. Poliziak burututako azken errepresio ekintzak 1982ko Bartzelonako Mundiala baino lehen eman ziren, Espainiaren ospe egokia ematearen aitzakiarekin. 1980ko hamarkadan LGBT kolektiboaren presioaren ondorioz, legea eraldaldatu zen, hamarkadaren amaieran bertan behera utziz.
Berriz ere antzeman dezakegu justizia eta legeak ez datozela bat, zenbait lege garatu direlako berebizikoak diren eskubideak zapaltzeko. Oraindik ahalegin legislatiboa falta da, adibidez adopzioaren kasuan, homosexualek edo bestelako familia ereduek ez baitute adoptatzeko erraztasunik. Honetaz gain, legeek eta paperek ez dute ezertarako balio gizartea injustiziez kontziente izaten ez bada. Eta kontzientzia hau bakarrik hezkuntzaren bidez lor dezakegu.
Iturriak: http://www.tercerainformacion.es/spip.php?article66857,
http://www.lamarea.com/2013/11/24/campos-de-concentracion-para-vagos-y-maleantes-en-espana/
Iruzkinak
Angharad 2014-05-21 01:24 #1
<p>Hezkuntza benetan tresna oso erabilgarria dela uste dut, izan ere, ikaskuntza prozesuak gunegan berebiziko eragina du. Hala ere, Wert-ek proposatzen duen anteproiektuari eta hezkuntza formalari begira, gai honetan, sexualitatean, eragin nabaria izango du, izan ere, erlijioak etekinak aterako ditu proiektu honetatik, eta dakigunez, homosexualitatearen kontra agertzen diren agente ezaguna dugu. Badabidezkoa egiten ari direna? Zer uste duzue?</p>
Utzi iruzkina: