J. Saez hitzaldia
Pasa den Ostiralean, hilak 28, goizeko 9ak inguruan, Gizarte Hezkuntzako lehenengo mailako euskara zein erdarako ikasleak EHUko Bilboko irakasleen Unibertsitateko Juliana Aretoan bildu ginen, bertan Juan Saez Carreras katedradunak Gizarte Hezkuntzari buruz eman zuen hitzaldia entzuteko asmoz. Bi ordu luzez aritu zen Gizarte Hezkuntzaren inguruko ezagutzak ikasleoi ilusioz transmititu nahian. Irrikaz mintzo zen gu guztioi, aditzera emanez zein garrantzitsua den lan bat egiteko ilusioa izatea, gai zarela sentitzea, emaitza onak ikustea...
Gradu guztietan bezala, eta guztiontzat jakina den bezala bi ikasle mota desberdintzen direla ere aipatu zuen. Alde batetik, azterketa gainditzeko beharrezko duen beste materia ikasten duten ikasleak, eta bestetik, euren garapen pertsonalerako ezagutzak barneratzea garrantzitsu eta interesgarri egiten zaien beste horiek. Ondoren ere, desberdintasun hau, lan munduan, ikaragarri nabarmentzen delarik. Ildo horretatik, aipatzekoa da baita ere adierazi zigun honako hau; Egun, lan-mundurako garrantzitsutzat jotzen dugun kontu bakarrenetariko bat, X titulaziorik duen edo ez galdetzean datza eta horren arabera onartuak garen edo ez adierazten digute, J.Saezen iritziz, horrela izan beharko ez zelarik, alegia. Izan ere, edozein arlotan ondo lan egiteko bokazioa, ilusioa, lanarekiko interesa izan eta gustuko izatea, burutzen duzun lana maitatzea...ezin bestekoa da edozein esparrutan langile ona izateko. Nola ez orduan, Gizarte Hezitzaile papera hartuz gero... Lanbide bakoitzak lan mundu horretan aritzeko beharrezkoak diren ezaugarriak, langile horrek betetzea erabat garrantzitsua da, guztiek gaitasun ezberdinak edukitzea eskatzen dutelarik.
Katedratikoak aipatu zigun guztiaren artetik aurrez aipatutako hau egin zitzaigun interesgarri eta eramangarriena.Nahiz eta hitzaldia luze eta astuna iruditu, hainbat aspektu interesgarri kontatu zigulakoan gaude, Gizarte Hezkuntzarako agian erabilgarri izango zaizkigunak.
Iruzkinak
karmele 2014-03-26 07:46 #1
<p>Saezen hitzaldian ez nintzenez egon interesez irakurri dut post hau. Batetik gomendatu nahi dizuet testua berriro editatzeko (laguntza behar baduzue esaidazue), eta bestetik, azpimarratu nahi dut azken esaldia, hau da, Saezen hitzaldian entzundakoak <strong>AGIAN </strong>erabilgarri izango zaizkizuela. Unibertsitatean ikasten denerakiko eszeptikoak izatea ondo dago, baina hainbeste...</p>
Utzi iruzkina: