Giza eskubideen bilakaera
Pertsonak, gezurtiak eta ipokritak izan gaitezke gure interesak defendatzeko. Egoera hau muturrera eraman dezakegu, geure boterea babestu eta bermatzeko. Adibidez, politikarien kasuan. Boterea eskuratzeko helburuarekin, beteko ez dituzten promesak egiten dituzte; esaterako, Giza Eskubideen Aldarrikapenak 66 urte ditu, baina oraindik ez dira bermatu bertan agertzen diren zenbait aspektu. Honek, konpromisu falta adierazten digu baita interes falta ere.
Guk eskubide bezala ikusten duguna, askotan politikariek oztopo gisa ikusten dute euren interesak burutu ahal izateko. Adibidez, Espainiako Konstituzioan etxebizitzaren eskubidea agertzen da, baina errealitatean ikus dezakegu hori ez dela bermatzen: Estatuan epaileek 216 kaleratze baimendu dituzte eguneko. Adibide honekin, argi eta garbi ikus dezakegu interes ekonomikoa, pertsonen eskubideen gainetik daudelagoela, batzuetan hauen bizitza desestrukturatuz, eta kasu larrienetan euren buruaz beste egitera bultzatzeraino.
Eskubide politiko guztiak eskubide zibilak ere ba al dira?
Bai, erabakitzeko eskubidea eta komunitatean parte hartzeko eskubidea, eskubide zibil baten antzera hartu beharko genuke. Eskubidea baino are gehiago, betebehar bat izan beharko lilitzateke. Pertsonak, gure etorkizuna eraikitzeko eskubidea daukagu eta etorkizun hori politikaren bidez legislatu eta jorratzen da. Hau da, politikak, gure bizitza goitik behera baldintzatzen du.
Jakin badakigu, eskubideak mailakatu egiten direla.
- Lehen belaunaldiko eskubideak(eskubide zibilak eta politikoak)
Askatasun pertsonala eta gizabanakoen babesa estatuaren urraketen aurrean.
- Bigarren belaunaldiko eskubideak (eskubide sozialak, ekonomikoak eta kulturalak)
berdintasuna eta oinarrizko ondasunak, zerbitzuak eta aukera ekonomikoak eta sozialak izateko aukera bermatua.
- Hirugarren belaunaldiko eskubideak (eskubide kolektiboak)
Eskubide batzuk besteak baino garrantzitsuagoak al dira?
Gure ustetan ez. Giza Eskubideen aldarrikapen Unibertsalean agertzen diren eskubide guztiak beharrezko eta oinarrizkoak dira. Eskubide hauek errespetatu beharko lirateke herrialde guztietan, eta herrialde bakoitzak bestelako eskubideak babestu behar direla somatzen badute, lege gehiago ezarri beharko lukete GEAU errespetatuz.
Giza Eskubideen Aladrrikapenak ez du ezertarako balio, baldin eta aldez aurretik gure eskubideak ezagutzen ez baditugu. Populazioaren kopuru oso handiak ez ditu Giza Eskubideak ezagutzen eta kultura politiko eskasa dauka, honek haien hiritartasunaz gozatzea mugatzen du eta ahulak egiten dien bortxa eta gehiegikerien aurrean. Informazio faltak manipulazioaren harrapakin errazak egiten gaitu.
Iruzkinak
Tamara 2014-03-21 13:52 #1

Kaixo,

Post honetan azaltzen duzuenarekin bat ere ados nago; izan ere, nire ustez eskubide guztiak maila berdinean jarri beharko litzateke baina zoritxarrez ez da hau gertatzen. Azken baten bakoitzak bere ongizateari bakarrik erreparatuko dio eta batzuetan besteak zapaldu behar baditu, egingo du.

Egoera hau gainditzeko era bakarra zuek esan moduan, pertsonek euren eskubideak zeintzuk diren jakitea eta euren aldeko aldarrikapenak egitea izango litzateke.

Beste barik zuen bloga zoriondu nahi dut.

Tamara

Utzi iruzkina: