https://addi.ehu.es/handle/10810/45753 Este artículo es una aproximación epistemológica al concepto de escritura performativa, forma narrativa considerada aquí como tecnología para dar cuenta de los resultados de la Investigación Basada en Artes. El origen de este tipo de escritura lo situamos en las reflexiones sobre los enunciados performativos del filósofo John L. Austin y en las sucesivas réplicas y tensiones que sus ideas han encontrado en la filosofía, en la sociología, en la antropología y en el arte. El ar...
https://addi.ehu.es/handle/10810/46427 This is a survey paper on so me of the relevant themes of Chomsky's línguistícs and philosophy of language. We provide some basic biographical information and a discussion of some of the most important aspects of his contribution to the theory of grammar. Chomsky's research program in the theory of grammar, started 50 years ago with the publication of Syntactic Structures (1957), and can be said to have revolutionized línguistic inquiry, at the same time that it launched what is today called the "cognitíve revolution" in th...
https://addi.ehu.es/handle/10810/41272 Artikulu honek, Ipar Euskal Herriak eta bertako euskaldunek ikus-entzunezkoekin (zinemarekin, telebistarekin eta bideogintzarekin) izandako harremana aztertzen du, ikuspegi historiko batetik. Ikus-entzunezkoen historian ekarpen nabarmenak egin, euskal ikus-entzunezkogintzan hainbat aldiz aitzindari jokatu duen lurraldea izanagatik, nekeza izan da orain arte bertoko filmagintza bat garatu ahal izatea. Ondoko lerroetan, zinemaren hasmentatik gaurdaino, ikus-entzunezkoetan nabarmendutako Iparraldeko euskaldunak izango ditugu lehenik aipagai; segidan, Ipa...
https://addi.ehu.es/handle/10810/28897 Saio honetan gai asko ukitzen dira, arras egunekoak direnak: ahozko literaturan tradizioaren ideologiak duen garrantzia, emakumearen gunea literaturan, indarkeria eta gatazkaren arazoa, irudien bidezko transmisio ideologikoa, Disneyren obretan kausitzen den ideologiaren boterea eta boterearen ideologia eta abar.
https://addi.ehu.es/handle/10810/25190 ETAk herri mugimendu gisa jardun zuen edo ez aztertu nahi genuke. Horixe da ikerketa honen xede nagusia. Ikerketa honetan darabilgun hipotesiaren arabera, ETAk nazio mugimendu gisa jardun zuen 50eko eta 60ko hamarkadetan. Hori frogatu ahal izateko ETAren inguruan garatu zen praxia eta harreman-sarea (guk ETA mugimendua deitu dioguna) ikertzea da gure asmoa. Sare hark Euskal Herriko hainbat erakunde eta mugimendurekin izan zituen loturak nolakoak izan ziren ulertzea ere ezinbestekoa iruditu zaigu. Eta, noski, ETA mugimenduak ekarri zituen berritasunak ...
https://addi.ehu.es/handle/10810/10801 Artze berak askotan aitortua da lehen aldian “kanpotik barrura” ikusten zuela (“Harzabal”, 1969-1979) eta, aldaketa espirituala jasan ostean, bigarren alditzat jo daitekeen honetan “barrutik kanpora” aldatu duela bere ikuspegia (“Hartzut”). Hau da, Artze gazteak inguratzen zuen errealitatea islatzen zuen bere lanean, garai eta lekuarekin zuen lotura agertzen zuen nolabait. “Kanpotik barrurako” prozesu hori egiaztatu nahi dut, hau da, nire hipotesia edo abiapuntua testuinguruak bere lehen aldi...
https://addi.ehu.es/handle/10810/15493 Gizarteen eta gizakien egoera eta bilakaera ezagutzeak informazio era sistematikoan biltzea eta zehaztasunez aztertzea eskatzen du. Horretarako, nahitaez ezagutu behar dira, alde batetik, ikerketa prozesuaren pausoak, eta, bestetik, neurketarako erabili daitezkeen tekniken berezitasunak eta erabiltzeko baldintzak. Liburu honetan, Gizarte Zientzietan gehien erabiltzen diren ikerketa teknikak aurkezten dira. Hobe esanda, teknika hauek behar bezala erabiltzeko aholkuak eta ikerketa prozesua antolatzeko irizpideak ematen dira. Teoria eta adibideak uztatze...
https://addi.ehu.es/handle/10810/47462 «Urte askotan, gure talde-oroimenaren kultur erreferente asko tradiziozko Arte Ederren printzipioen eta formen gainean osatu dira. Horiek erreferentzia izan dira herritarrentzat eta hauek, aldi berean, informazioa eta baliabide sinbolikoak aurkitu dituzte haietan. Gaur egun artea edertasunaren monopolioa galtzen ari da, inmaterialtasunaren, publizitatearen eta emaitza estetikoen merkaturatzearen printzipioek menderatzen duten kultura “bisualaren” mesedetan. [...] Horien artean ditugu publizitatea, diseinua, telebista eta internet&raq...
https://addi.ehu.es/handle/10810/35025 Hogeiren bat ipuin biltzen dituen liburua da hau, umorezkoak eta egiatiak. Deskribatzen diren pertsonaiak ez dira euskaldunak, ezta beti euskal herritarrak ere, egileak bere biziaren erdia baino gehiago, halabeharrez, herritik kanpo egina baitu. Badira, halere, ipuin batzuk Euskal Herrian kokatuta daudenak eta bertako kultur egoera deskribatzen dutenak. ZIZELKARI OSPETSUA Arte Eskola amaitu nuenean, zuzendariaren ikusten ibili nintzen. Banekien nire emaitzak ertainak izan zirela. Gogorragoak entzun nituen —Zu ez zara, inoiz, zizelkaria izanen...
https://addi.ehu.es/handle/10810/32629 Tesi honetan Jon Mirande euskal idazle paristarraren (H)aur besoetakoa-ren modernitate literarioa ezaugarritu da, literatur lan honen lekua(k) euskal literaturaren historian zein diren zehazteko helburuarekin. Horretarako, tesiaren oinarri teorikoetan literatur modernitatetzat jotzen dena zehaztu eta honek zentsurarekin betidanik duen harreman estua azaleratu ostean, hiru bide jorratu dira: batetik, Miranderen ipuin-berria kanon bilakatu den XIX. mende amaierako eta XX.aren hastapeneko literatur Modernismoaren ezaugarri zenbaitekin konparatu da, testu...