ERIC DICHARRY / OLERKI BERRIAK / 2020 / Zirkulua / Derridadada / Olerki apoetikoa / Intertestualtasunaren intertestualtasuna / Iraultza sinbolikoa / Iturriaren kodigoa
Zirkulua / Batzuetan / Oroitzapenak / Gaur / Jinen direnei / Izenbururik gabekoa / Hil(ez)kortasunez / Satelite garaikideak / Olerki apoetikoa / Intertestualtasunaren intertestualtasuna / Iraultza sinbolikoa / Zeugmatik at / Derridadada / Iturriaren kodigoa / Buruko onenei / Infernura arte / Eko gudariak /
Zirkulua
Autorearengandik testura.
Testutik irakurlearengana.
Irakurlearengandik idazlearen gorputzera.
Batzuetan
Batzuetan itsasoa begiratzea den gauzarik bortitzena da.
Batzuetan isilik geratzea den gauzarik biolentoena da.
Batzuetan ez idaztea den gauzarik iraultzaileena da.
Oroitzapenak
Nun zinen hegoalderantz zihoan
hegazkinaren lerro zuri ezabakorra
izarra gurutzatu zuenean?
Nun zinen dama zahar xarmantak
turismoaren masifikazioagatik
anonimotasunean
bere burua beste egin zuenean?
Nun zinen gazte abertzale militantea
gela ilunean bortizki
torturatu zutenean?
Nun zinen kale gorrian eskale bihurtu den ikaslea alkolikoa bilakatu denean?
Nun zinen krisi postpandemikoagatik
etxetik kanporatuak izan direnean?
Nun zinen?
Nun zinen?
Nun zinen?
Gaur
T.S Elioten usteldua den hitz-olerkia afalduko dut eta Derridarekin poema honen zentzu deseraikirantz bidaiatuko dut.
Jinen direnei
Pentsaezinak baikinen
Izenbururik gabekoa
Isiltzen dena
ezkutatzen dena
zentzuratzen dena
lurperatzen dena
zimurtzen dena
hiltzen dena
izendatzen ez dena
bainaiz
haiz
da
gara
zara
zarete
dira.
Hil(ez)kortasunez
Ene hezur hautsien hautsez
askatasuna idatziko
libertatearen hil(ez)kortasunez
ufa diezaiekezu
idatziko.
Satelite garaikideak
Agorenaren satelitea kako artean (…) sartu eta beste ebaluazioen sateliteak azpimarratu. Elementu lexiko-sintaktikoei erlazio-egiturako polaritate balioak aplikatu. Diskurtso-egituraren pisua aplikatu polaritatedun hitzei. Unitate zentralari, ebaluazio gorenari, eta beste erlazio erretoriko edo diskurtso-unitateei. Elementu lexikoak eta euren pisua diskurtso-egituran duten posizioaren arabera. Lexikoa. Hiztegia.
interesgarri+5+3,5+2,5
asko+1+0,7
famatu+4+2,1
debekatuta−3−2,1
plano−1,5−1,05−0,75
aspergarri−5−3,5−2,5
ankerkeri−5−3,5
argi+1+0,7+0,5
sobera−3−2,1−1,5
munstro−5−1
zail−5−1
basatikeria−5−1
esker+3+0,6
Olerki apoetikoa
Fikziozkoa bilakatu den mundua
galdu duen
errealiateari buruzko hausnarketa
melankolikoaz amesten du
eta
gerlak baztertu duen
kalachnikov merke baten bidez
zuzenean
sare sozial orojaleek gonbidaturik
bere burua beste eginen du.
Mundu burutatzearen ikuskizunean parte hartuko dutenek
hormetan betirako kolatua den
odolarekin zintzur bustitze garaikidea eta
postmodernoa antolatuko dutelarik…
Intertestualtasunaren intertestualtasuna
Eta Audenek idatzi zuena Krausek errepikatu zuen eta Arregik Krausena. Eta nik Arregiren Krausaren Audenena. Eta iturriraino itzuliz : nik ez dut errurik beste batek ez badu nik idazten dudana ulertzen. Eta irakurle fantomatikoa lur inkognitatik berriz etorriko zait esanez idazten dudana ez duela ulertzen eta esaldia bidaliz gero xehetasun eta argitasunik eskatu eta eskuratu gabe betirako desagertuko zait. Eta berriz nire buruari galdetuko diot zergatik joan zaidala jakin gabe zergatik idazten dudana idazten dudala.
Iraultza sinbolikoa
Nonbait...
Norbait...
Zerbait egiten ari...
Performance
Performance
Performance
Performance
Performance
Performance
Performance
Nonbait
Norbait
Zerbait desbideratzen ari...
Inplementazioa
Inplementazioa
Inplementazioa
Inplementazioa
Inplementazioa
Inplementazioa
Inplementazioa
Zeugmatik at
Zeugmarik egin gabe,
ez baitago elipsirik,
berez hiperbatona soilik.
Hiper
Bat
Ona
Derridadada
Abiadaren abiada
Adarraren adarra
Adiezinaren adiezina
Agirakaren agiraka
Ahoaren ahoa
Ahozabalaren ahozabala
Aitorpenaren aitorpena
Ajearen ajea
Akatsaren akatsa
Akuiluaren akuilua
Aldaeraren aldaera
Aldarrikapenaren aldarrikapena
Aldearen aldea
Aldrebeskeriaren aldrebeskeria
Alearen alea
Alegiazkoaren alegiazkoa
Ankerkeriaren ankerkeria
Antzaren antza
Aroaren aroa
Arbuioaren arbuioa
Areriotasunaren areriotasuna
+
Araugabekeriaren araugabekeria
XXXXXXX
Derridadada
La vitesse de la marche
La bosse de la branche
Le malentendu de l'incompréhensible
La querelle de la répression
La saveur de la bouche
La grande gueule de l'imprudent
La déclaration de l'aveu
La faille de la douleur
L'imperfection de l'entaille
L'aiguillon du stimulant
La modification de la variante
La revendication de la proclamation
L'avantage de la différence
L'absurdité de la bêtise
Le grain de la semence
Le virtuel du fantasmatique
La cruauté de l'inhumanité
L'apparence de la ressemblance
La malédiction du blasphème
Le résidu du mépris
L'inimitié de l'aversion
+
L'anomalie de l'anomalie
XXXXXXX
Derridadada
歩行速度
ブランチバンプ
理解できないものの誤解
抑圧の喧嘩
口の味
無謀なの大きな口
告白の宣言
痛みの欠陥
ノッチの不完全さ
刺激的な刺し傷
バリアントの変更
宣言の主張
違いの利点
愚かさのばかげたこと
種子の粒
幻想の仮想
非人道的な残酷さ
類似の外観
冒涜の呪い
軽蔑の残骸
嫌悪の敵意
+
異常の異常
Hokō sokudo buranchibanpu rikai dekinai mono no gokai yokuatsu no kenka-guchi no aji mubōna no ōkina kuchi kokuhaku no sengen itami no kekkan notchi no fukanzen-sa shigeki-tekina sashi kizu barianto no henkō sengen no shuchō-chigai no riten oroka-sa no bakageta koto shushi no tsubu gensō no kasō hijindōtekina zankoku-sa ruiji no gaikan bōtoku no noroi keibetsu no zangai ken'o no tekii + ijō no ijō.
XXXXXXX
Derridadada
Walking speed
The branch bump
The misunderstanding of the incomprehensible
The quarrel of repression
The flavor of the mouth
The big mouth of the reckless
The declaration of the confession
The pain flaw
The imperfection of the notch
The stimulant sting
Modification of the variant
The claim of the proclamation
The advantage of the difference
The absurdity of stupidity
The grain of the seed
The virtual of the phantasmal
The cruelty of inhumanity
The appearance of resemblance
The curse of blasphemy
The residue of contempt
Enmity of aversion
+
The anomaly of the anomaly
XXXXXXX
https://blogak.eus/so/derridadada
https://soundcloud.com/eric-dicharry/derridadada
https://soundcloud.com/eric-dicharry/derridada-japonais
Iturriaren kodigoa
<!doctype html> <html lang="eu"> <head prefix="og: http://ogp.me/ns# fb: http://ogp.me/ns/fb# website: http://ogp.me/ns/website#"> <title>Bideoa: Eric Dicharry idazlea, urriaren 5eko Artefaktu[egilea]; 2019 | EiTB telebista</title> <link rel="amphtml" href="https://amp.eitb.eus/eu/telebista/programak/artefaktua/bideoak/osoa/6717045/bideoa- eric-dicharry-idazlea-urriaren-5eko-artefaktuegilea-2019/" /> <meta http-equiv="X-UA-Compatible" content="IE=Edge" /> <meta charset="utf-8" /> <meta name="viewport" content="width=device-width, initial-scale=1" /> <meta name="lang" content="eu" /> <meta name="title" content="Eric Dicharry idazlea, aste honetako Artefaktu[egilea] | EiTB telebista" /> <meta name="description" content="Bideoa: Eric Dicharry idazle, antropologo eta artista izan da aste honetako Artefaktu[egilea]. Donibane Lohizunera joan da saioa horren berri jasotzera. " /> <meta name="date" content="2019-10-05T00:00:00+02:00" scheme="ISO8601" /> <meta name="dc.date.modified" content="2019-10-05T15:48:40+02:00" scheme="ISO8601" /> <meta name="author" content="Euskal Irrati Telebista" /> <meta name="apple-itunes-app" content="app-id=442695378" /> <!-- <meta name="google-play-app" content="app-id=com.google.android.youtube" /> --> <meta name="Googlebot-News" content="noindex, nofollow" /> <meta name="Origen" content="EiTB Radio Televisión Pública Vasca" /> <meta name="Author" content="EiTB Radio Televisión Pública Vasca" /> <meta name="Locality" content="EiTB Radio Televisión Pública Vasca" /> <meta name="robots" content="INDEX, FOLLOW" /> <meta name="twitter:card" content="summary_large_image" /> <meta name="twitter:site" content="@euskaltelebista" /> <meta name="twitter:title" content="Eric Dicharry idazlea, aste honetako Artefaktu[egilea]" /> <meta name="twitter:description" content="Bideoa: Eric Dicharry idazle, antropologo eta artista izan da aste honetako Artefaktu[egilea]. Donibane Lohizunera joan da saioa horren berri jasotzera. " /> <meta name="twitter:creator" content="@euskaltelebista" /> <meta name="twitter:domain" content="eitb.eus" /> <meta name="twitter:image" content="https://images11.eitb.eus/multimedia/images/2019/10/05/2494578/20191005154228 _eric-dicharry-artefaktua-etb1-2019_foto610x342.jpg" /> <meta property="og:image" content="https://images11.eitb.eus/multimedia/images/2019/10/05/2494578/20191005154228 _eric-dicharry-artefaktua-etb1-2019_foto610x342.jpg" /> <meta property="og:url" content="https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/artefaktua/bideoak/osoa/6717045/bideo a-eric-dicharry-idazlea-urriaren-5eko-artefaktuegilea-2019/" /> <meta property="og:title" content="Eric Dicharry idazlea, aste honetako Artefaktu[egilea]" /> <meta property="og:description" content="Bideoa: Eric Dicharry idazle, antropologo eta artista izan da aste honetako Artefaktu[egilea]. Donibane Lohizunera joan da saioa horren berri jasotzera. " /> <meta property="og:locale" content="eu_ES" /> <meta property="og:type" content="article" /> <meta property="fb:app_id" content="274805577151" /> <meta property="fb:admins" content="100000838800427" /> <meta property="article:section" content="arte[faktua]" /> <meta property="date" content="2019-10-05T00:00:00+02:00" /> <meta property="article:modified_time" content="2019-10-05T15:48:40+02:00" /> <meta property="og:article:modified_time" content="2019-10-05T15:48:40+02:00" /> <meta property="article:tag" content="Iparraldea" /> <meta property="article:tag" content="Telebista" /> <meta property="article:tag" content="Elkarrizketak kultura arloko pertsonei" /> <meta property="article:tag" content="Kultura" /> <meta property="article:tag" content="Telebista saioak" /> <meta property="article:tag" content="Bideoak" /> <meta property="article:tag" content="ETB1" /> <meta property="article:tag" content="Literatura" /> <link rel="alternate" hreflang="eu" href="https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/artefaktua/bideoak/osoa/6717045/bideoa- eric-dicharry-idazlea-urriaren-5eko-artefaktuegilea-2019/" /> <link rel="canonical" href="https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/artefaktua/bideoak/osoa/6717045/bideoa- eric-dicharry-idazlea-urriaren-5eko-artefaktuegilea-2019/" /> <link rel="icon" href="/favicon.ico" type="image/x-icon" /> <link href="/resources/img/favicon.ico" type="image/x-icon" rel="icon" /> <link href="/resources/img/favicon.ico" type="image/x-icon" rel="shortcut icon" /> <link rel="apple-touch-icon" href="/apple-touch-icon.png" /> <link rel="dns-prefetch" href="//images11.eitb.eus/multimedia" /> <link rel="dns-prefetch" href="//images14.eitb.eus/multimedia" /> <link rel="dns-prefetch" href="//hodeia.eitb.eus/" /> <script type="application/ld+json">
Buruko onenei
Onenei
Onenei
Onenei
Onenei
Onenei
Onenei
Antolatutako koherentzia
tematikorik gabeko
sintagma homofonikoak,
erritmoa sortzea
funtzio nagusia
dutenak.
Onenei
Onenei
Onenei
Onenei
Onenei
Onenei
Zorionak for me,
zorionak for you,
zorionak denontzat.
Infernura arte
Errespeturik
gabeko gizakiak
natura hil du
sosaren izenean
Amalurrak dio
ordainduko duela
egin ziona
ez baitu barkatuko
Egun batean
su ta ke izango da
Jaun eta jabe
gu desagertu arte
Itotzen gara
klimaren aldaketa
berotzen ari
planeta urdin hori
Ke ta ke
Infernura arte
Ke ta ke
Infernura arte
Ardo gorria
Zuria ala beltza
Gauzabera da
Barrura sartuz gero
Jaietarako
sortu gara gu eta
Dionisiakoa
gure jainko bakarra
Mahastia da
gure odol berria
garaikidea
zainetan dariola
Morala hautsiz
bestara goaz eta
amaigabeko
infernu iraunkorra
Orain plazerra
Errege bilakatu
Hedonismoa
erlijiorik onena
Ismo guziak
errelato amaitu
eskadazu ba
Jainkoaren odola
Ke ta ke
Infernura arte
Ke ta ke
Infernura arte
Hazi batekin
hasi zen gure kultura
naturarekin
denok lotuak gara
Mahastigintza
zibilizazio aztarna
ekologia
gure gero bakarra
Hemengo ardok
errepetagarriena
ez du gehiago
kimika baliatuko
Tokiz tokiko
ardo ekologikoak
helmugatzat du
mundu zabaltasuna
Burujabetza
guk edaten dugunetik
hor hasten baita
gure askatasuna
Ke ta ke
Infernura arte
Ke ta ke
Infernura arte
Eko gudariak
Eko gudariak gara
atropozenatik at
izakiekin bat egin
hierarkia hautsiz
Izan gara gorila
gorilatik gizadira
gizaditik gorila
jarraitzen da guerilla
Hartza suge ‘ta dordoka
kalamua belarra
harria lurra ‘ta ura
anismistak gara
Borrokara deituak
eko gudariak gara
menditik itsasora
amalurra askea.