Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka. // ATXAGA-LABOA
Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka, eta gu ere hire zain geundela esan zioagu, ez hintzela aspaldi azaldu etxetik; eta belatzean eseri gaituk denok
erlojuak janez,
baina mezularia bidali diagu/ Alosko dorrera/ eskailera luzeetan* beleak uxatzen ote hintzen ikus zezan.
gero kanpaiak entzun dizkiagu, zakurrak zaunkaka;
orduan sortu haiz bidetik,
Balantzaka,
eta hirekin aurrez aurre
jarri garenean zerraldo
erori haiz
gure oinetan, eta gorpu gogor hintzen udazkenaren tronuan;
hertsi dizkiagu begiak,
adiorik ez,
eta goizaldean,
muxika hezur batean sarturik,
o petit poete pirotekniarik gabe
lurperatu haugu baratzean.