Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka, eta gu ere hire zain geundela esan zioagu, ez hintzela aspaldi azaldu etxetik; eta belatzean eseri gaituk denok erlojuak janez, baina mezularia bidali diagu/ Alosko dorrera/ eskailera luzeetan* beleak uxatzen ote hintzen ikus zezan. gero kanpaiak entzun dizkiagu, zakurrak zaunkaka; orduan sortu haiz bidetik, Balantzaka, eta hirekin aurrez aurre jarri garenean zerraldo erori haiz gure oinetan, eta gorpu gogor hintzen udazkenaren tronuan; hertsi dizkiagu begiak, adiorik ez, eta goizaldean, muxika hezur batean sarturik, o pe...


https://journals.openedition.org/lapurdum/2425 Artikulu honen xedea Bernardo Atxagaren Etiopia liburuan mamituriko ideia poetikoak berraztertzea da, abiapuntutzat hartuz haietan Paradisuaren desioak eta Distopiaren esperientziak egiten duten talka. Azkerketa burutzeko, kritika-ildo semiotikoa jarraituko da, eta Ikasketa Kulturalen laguntzaz, testuaren irakurketa berritua proposatu nahi da. Horretarako, lehenik ildo pragmatikoa berrikusiko da, neobanguardiaren sustrai sozio-politikoak azaleratu eta, diktadurak idazleen literatura-poetiketan izandako eraginaren haritik, egilearen elkarrizke...


https://addi.ehu.es/handle/10810/17614 Lan honen helburua eskolan arteen bidezko sormena sustatzea izango da, ikuspegi interdiziplinar batean. Horretarako, ikasleen ezagutzaren bereganatzeaz gain horien espiritu kritikoa eta ekintzailea piztuko duen proiektu bat proposatuko da, haien sormena garatzea xede nagusitzat izango duena. Berebiziko garrantzia dauka hezkuntzan haien kabuz pentsatzeko pertsonak eratzeak, eta edukien gainetik nortasuna garatzera zuzendutako metodologiak diseinatzeak. Izan ere, horrela bakarrik lortuko dugu gizarte honek zein etorkizunekoek aurkezten dizkiguten eguner...


https://addi.ehu.es/handle/10810/45753 Este artículo es una aproximación epistemológica al concepto de escritura performativa, forma narrativa considerada aquí como tecnología para dar cuenta de los resultados de la Investigación Basada en Artes. El origen de este tipo de escritura lo situamos en las reflexiones sobre los enunciados performativos del filósofo John L. Austin y en las sucesivas réplicas y tensiones que sus ideas han encontrado en la filosofía, en la sociología, en la antropología y en el arte. El ar...


https://addi.ehu.es/handle/10810/46427 This is a survey paper on so me of the relevant themes of Chomsky's línguistícs and philosophy of language. We provide some basic biographical information and a discussion of some of the most important aspects of his contribution to the theory of grammar. Chomsky's research program in the theory of grammar, started 50 years ago with the publication of Syntactic Structures (1957), and can be said to have revolutionized línguistic inquiry, at the same time that it launched what is today called the "cognitíve revolution" in th...


https://addi.ehu.es/handle/10810/41272 Artikulu honek, Ipar Euskal Herriak eta bertako euskaldunek ikus-entzunezkoekin (zinemarekin, telebistarekin eta bideogintzarekin) izandako harremana aztertzen du, ikuspegi historiko batetik. Ikus-entzunezkoen historian ekarpen nabarmenak egin, euskal ikus-entzunezkogintzan hainbat aldiz aitzindari jokatu duen lurraldea izanagatik, nekeza izan da orain arte bertoko filmagintza bat garatu ahal izatea. Ondoko lerroetan, zinemaren hasmentatik gaurdaino, ikus-entzunezkoetan nabarmendutako Iparraldeko euskaldunak izango ditugu lehenik aipagai; segidan, Ipa...


https://addi.ehu.es/handle/10810/28897 Saio honetan gai asko ukitzen dira, arras egunekoak direnak: ahozko literaturan tradizioaren ideologiak duen garrantzia, emakumearen gunea literaturan, indarkeria eta gatazkaren arazoa, irudien bidezko transmisio ideologikoa, Disneyren obretan kausitzen den ideologiaren boterea eta boterearen ideologia eta abar.      


https://addi.ehu.es/handle/10810/25190 ETAk herri mugimendu gisa jardun zuen edo ez aztertu nahi genuke. Horixe da ikerketa honen xede nagusia. Ikerketa honetan darabilgun hipotesiaren arabera, ETAk nazio mugimendu gisa jardun zuen 50eko eta 60ko hamarkadetan. Hori frogatu ahal izateko ETAren inguruan garatu zen praxia eta harreman-sarea (guk ETA mugimendua deitu dioguna) ikertzea da gure asmoa. Sare hark Euskal Herriko hainbat erakunde eta mugimendurekin izan zituen loturak nolakoak izan ziren ulertzea ere ezinbestekoa iruditu zaigu. Eta, noski, ETA mugimenduak ekarri zituen berritasunak ...


https://addi.ehu.es/handle/10810/10801 Artze berak askotan aitortua da lehen aldian “kanpotik barrura” ikusten zuela (“Harzabal”, 1969-1979) eta, aldaketa espirituala jasan ostean, bigarren alditzat jo daitekeen honetan “barrutik kanpora” aldatu duela bere ikuspegia (“Hartzut”). Hau da, Artze gazteak inguratzen zuen errealitatea islatzen zuen bere lanean, garai eta lekuarekin zuen lotura agertzen zuen nolabait. “Kanpotik barrurako” prozesu hori egiaztatu nahi dut, hau da, nire hipotesia edo abiapuntua testuinguruak bere lehen aldi...


https://addi.ehu.es/handle/10810/15493 Gizarteen eta gizakien egoera eta bilakaera ezagutzeak informazio era sistematikoan biltzea eta zehaztasunez aztertzea eskatzen du. Horretarako, nahitaez ezagutu behar dira, alde batetik, ikerketa prozesuaren pausoak, eta, bestetik, neurketarako erabili daitezkeen tekniken berezitasunak eta erabiltzeko baldintzak. Liburu honetan, Gizarte Zientzietan gehien erabiltzen diren ikerketa teknikak aurkezten dira. Hobe esanda, teknika hauek behar bezala erabiltzeko aholkuak eta ikerketa prozesua antolatzeko irizpideak ematen dira. Teoria eta adibideak uztatze...


SO

so egiten entzuten bizitzen ditugunaren sortzean parte hartzen dugu
so 1467378181235

Euskara organismo biziduna baita elikatu behar da eta hortarako teknologi berriak oso garrantzitsuak dira. Hori dela eta blog berria euskaraz idekitzea deliberatu dugu.