Igande honetan, otsailak 21, Mintzakide Mendi Taldeak beste txango bat eginen du, oraingoan Saioa mendira. Ibilbidea Belaten hasiko da.Eguna: Otsailak 21, igandeaOrdua: 08:15eanTokia: Iruñeko zezentegietako aparkalekuanIbilbidearen inguruko informazioa HEMEN ikus daiteke.
Atzo, otsailak 7, Mintzakide Mendi Taldeak izugarrizko txango polita antolatu zuen Iratxetatik San Pelaio ermitara. Ia 20 lagun elkartu ginen eguraldia lagun izan genuelarik.Arratsaldeko 14:30ak aldera bukatu egnuen txangoa eta Iratxetako elkartean pote bat hartzeko aukera izan genuen.Atzo ateratako argazki guztiak HEMEN ikus daitezke.
Mintzakide Mendi Taldea ikasturtean zehar hilabetean bi aldiz mendi irteerak euskaraz antolatzen dituen taldea da. Irteera hauetan parte hartzeko ez da behar mendizale peto-petoa izatea, edonork parte har dezake. San Pelaio mendia Baldorban dago Leotz eta Oritsoain herrien artean.EGUNA: OTSAILAK 7 IGANDEAORDUA: 08:15eanTOKIA: IRUÑEKO ZEZENTEGIETAKO APARKALEKUAN (CORRALILLOS).TAFALLA ETA INGURUKOENTZAT: Iratxetako hilerrian 09:15ean
urtarrilaren 24an Salvatierra de Esca (Zaragoza) herrira hurbilduko gara. Erronkari ibarraren ondoan dago, Burgitik 5 kilometrotara. Oso herri txikia den arren (290 biztanle besterik ez ditu), gauza interesgarri asko dauzka: monastegia, museo etnologikoa, 3 eliza eta bi mendi polita. Virgen de la Peña izeneko mendia aukeratuko dugu, hor dauden trikuharria eta baseliza ikusi ahal izateko. Hilabete honetan hor erromeria bat egiten dute, San Sebastian eguna ospatzeko. Gailurrera ailegatzeko 12 kilometrotako ibilbidea egin behar da, pista zahar batetik. Hortik harana osa ikusten da eta baita ...
Data: Abenduaren 20an.Geratzeko tokia: 8:15ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan (Corralillos).Denbora: 1 h 25’ igoera.Ezaugarriak: Desnibel gogorreko igoera; zailtasun txiki batzuk ere badira bertigo handia dutenentzat, batez ere jaistean eta harmailak bustita daudenean.Abiapuntua: Eskalatzaileen aparkalekua (Etxauriko errepidea). Oharra: Gailurrean, ermitaren ondoan, aterpe ireki bat dago, babes ezin hobea eguraldi txarreko egunetan. Ibilbidea: Eskalatzaileen aparkalekuan ibiltzen hasi eta errepidez igoko gara, Etxauriko gainerantz; 16. eta 17. kilometroen artean ...
Igande honetan, abenduak 13, Mintzakide Mendi Taldeak Bardeetara eginen du txangoa.Eguna: Abenduak 13Ordua: 08:15eanTokia: Iruñeko zezentegietako aparkalekuan
Lokiz haitz lerroa da, profilaz oso karakteristikoa eta Lizarraldean kokaturik dago, Amezkoa aranaren (Ip), Allin aranaren (Ek) eta Lanaibarraren(Heg) artean. Proposatutzen dugun mendiak Sartzeleta du izena (1.109 m) eta Ganuza herritik abiatu behar gara, Ganuza mendatetxotik altuera hartzeko. Behin ordokira ailegatuz Santiago baseliza ikusiko dugu haitz-harresien gainean.Hortik Ipar-ekialderantz, ongi markatuta den bide batetik hartuko dugu, Sartzaleta bertize geodesikora ailegatzeko (bi ordu).Tontorretik eta jaisteko, beste bide bat hartuko dugu, eta Aramendia mendatetxotik jaitsiko gara ...
Hurrengo igandean, azaroak 8, Baztango Autza mendira eginen dugu txangoa, hona hemen informazioa: Bi bide: Izpegitik, xamurrena eta Gorostopolotik, ederra. A) IZPEGITIK : Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik Eskema : Izpegi mendatea - Nekaitz - Arrigorri - AuzaIzpegi Nafarroa eta Nafarroa Beherea artean kokaturik dagoen mendatea da, Erratzu (Baztan) alde batetik eta Baigorri bertzetik lotzen dituena. Gaina 672 metrotan dago. Inguruko mendiak Izpegi ohiko abiapuntua da Autza (1.305 m) eta Iparla (1.049 m) mendietarat igotzeko.Izpegiko mendateko aparkalekutik abiatuko gara. Haren amaier...
Azaroaren 8an, igandea, Mintzakide Mendi Taldeak Auza mendia igoko du.Baztango mendi handia da Auza, inguruko beste guztiak baino puska bat handiagoa. Bere altuerak paregabeko ikusmira eskaintzen du Baztan eta Nafarroa Beherearen gain ez ezik baita inguruetako mendien gain ere. Igoera luzea du behetik abiatuz gero, baina aparteko zailtasunik gabea. Izpegiko bidea da, halere, erabiliena eta laburrena. Gain aldea nahiko soila da, larrea eta arlosa gorriak nagusi dira. Bere inguruetan ordea bada zer ikusia. Xorroxingo urjauzia esaterako Gorostapalo aldean, edo Iñarbegi aldeko historiaurreko mo...
Igande honetan Nafarroako mendirik garaienetako bat igotzeko asmoa dugu, 1982 metroko altuera duen Kartxela hain zuzen ere.“Juan Pito” Bentatik hasiko dugu igoera. Iruñetik bertara heltzeko Zangozara doan A-21-a hartuko dugu, eta autopista amaitzean N-250-etik jarraituko dugu zuzen Esa edo Esako urtegirantz. Nafarroatik irten, Aragoin sartu eta Esako urtegia guztiz pasatzear dugunean ezkerretara ekingo diogu 137 errepidea hartuz Izabarantz. Izaba herrian ezkerrerantz hartuko dugu, NA-1370 errepidea hartuz, Belaguako Porturantz. Portuan bertan aurkituko dugu guretzat ...
Jaitsi eta inprimatu gure egutegitxoa!
zelako egutegia prestatu duzuen! Zorionak, Iruñeako mintzakide mendizaleak :) segi holan