Abenduak 20: Etxauriko haitzak
Data: Abenduaren 20an.
Geratzeko tokia: 8:15ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan (Corralillos).
Denbora: 1 h 25’ igoera.
Ezaugarriak: Desnibel gogorreko igoera; zailtasun txiki batzuk ere badira bertigo handia dutenentzat, batez ere jaistean eta harmailak bustita daudenean.
Abiapuntua: Eskalatzaileen aparkalekua (Etxauriko errepidea).
Oharra: Gailurrean, ermitaren ondoan, aterpe ireki bat dago, babes ezin hobea eguraldi txarreko egunetan.
Ibilbidea: Eskalatzaileen aparkalekuan ibiltzen hasi eta errepidez igoko gara, Etxauriko gainerantz; 16. eta 17. kilometroen artean adi ibili, eskuinaldean abiatzen den xenda hartzeko. Harkaitzean seinale gorriak daude. Bidezidor horri jarraituko diogu, diagonalean, ezpelak garbituz, hego-ekialderako noranzkoan.
Laster, harkaitzaren oinarrira iritsiko gara, eta Ziritzako harmailak deritzon pasabidera. Harkaitzean zizelkatutako pasillo bat da, oso estua, horma etzanaren azpian. Ez dago arriskurik, baina eskuen laguntza beharko dugu.
Arte dotore eta bakarti baten parean, bidea lasaitu egiten da, eta berriro ere igotzen hasten, harmaila etzan batean gora. Hainbat arte eta harri-pila daude harmaila horretan; hormak eskuinaldera hartzen du bira, eta tximinia estu batean gaindi igotzen da gailurreko bizkarrera.
Mendilerroaren ertzean, ezkerrerantz joko dugu, aldapa gogor eta luzean gora, zelaigune bateraino; ote zuriz eta ezpelez josita daude azken zatiko zelaiak; bide harritsuan gora, Santa Kruz ermitara eta gailurrera iritsiko gara.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: