Urriak 25: Lakartxelako igoera
Igande honetan Nafarroako mendirik garaienetako bat igotzeko asmoa dugu, 1982 metroko altuera duen Kartxela hain zuzen ere.
“Juan Pito” Bentatik hasiko dugu igoera. Iruñetik bertara heltzeko Zangozara doan A-21-a hartuko dugu, eta autopista amaitzean N-250-etik jarraituko dugu zuzen Esa edo Esako urtegirantz. Nafarroatik irten, Aragoin sartu eta Esako urtegia guztiz pasatzear dugunean ezkerretara ekingo diogu 137 errepidea hartuz Izabarantz. Izaba herrian ezkerrerantz hartuko dugu, NA-1370 errepidea hartuz, Belaguako Porturantz. Portuan bertan aurkituko dugu guretzat abiagune izango den Benta.
Bentako aparkalekuan hasiko dugu beraz txangoa, bertatik Arakagoiti izeneko lepora doan bidea hartuz. Bide horretan, lepora heldu baino lehen, zonaldean hildako hiru mendizaleren omenez altxatutako oroitarri batekin egingo dugu topo. Arakagoitiko lepotik Zuberoako Kakueta harrartea ikusteko aukera izango dugu.
Hortik gora jarraituko dugu, Binbaletako leporaino desnibel handiko ibilbide batetik, eta behin lepo horretara helduta Kartxelako tontorrerako bidea hartuko dugu. Han Pirinioetako sekulako ikuspegia gozatu dezakegu, Orhi ere ikusteko parada izanez.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: