Azaroak 22: Lokiz

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2009-11-16 11:16

Lokiz haitz lerroa da, profilaz oso karakteristikoa eta Lizarraldean kokaturik dago, Amezkoa aranaren (Ip), Allin aranaren (Ek) eta Lanaibarraren(Heg) artean. Proposatutzen dugun mendiak Sartzeleta du izena (1.109 m) eta Ganuza herritik abiatu behar gara, Ganuza mendatetxotik altuera hartzeko. Behin ordokira ailegatuz Santiago baseliza ikusiko dugu haitz-harresien gainean.
Hortik Ipar-ekialderantz, ongi markatuta den bide batetik hartuko dugu, Sartzaleta bertize geodesikora ailegatzeko (bi ordu).
Tontorretik eta jaisteko, beste bide bat hartuko dugu, eta Aramendia mendatetxotik jaitsiko gara Aramendia herria heltzeko. Hortik, oinez Joan behar izango dugu Ganuzara bueltatzeko (beste bi ordu)
Ganuza Iruñetik 55 kmtara dago, eta hara joateko A-12 tik (Donejakue bideko autobíatik), gero 44 ateralditik hartu behar da eta errotondan NA-132 b hartu behar da Donostia-Gazteiz norabidean, gero ezkerraldean eta hurrengoan NA-7310 hartu Ganuzara ailegatzeko


Utzi iruzkina: