Urriaren 25ean, igandea, Lakartxela (1.982 m.) mendira igoko gara.Kartxela Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Nafarroa eta Zuberoa artean kokaturik. Izan ere, alde batetik Uztarroze eta Belagua (Izaba) ditu eta bestetik Santa Grazi.Hitzordua: goizeko 08:15ean Tokia: Iruñeko Zezentegietako aparkalekuan.
Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Ikasturte honetako egutegia, urtero bezala oso interesgarria da. Igande honetan izanen da lehenbiziko txangoa, Dulantzera.DULANTZ ETA IRANTZUKO KAÑOIA: Nola iritsi: A-12 Autobia Lizarraruntz. Gero NA-120 Urbasaruntz, Abarzuzaraino eta bertako pista bat hartuz Irantzuko Monastegiraino. Monastegitik abiatuz, Irantzuko errekako kañoia pasatzen da gero haritz eta pagadi arteko bidetik gora eginez Dulantzeko tontorreraino. Bidea trekingekoa da bertako bide berde eta ...
Ekainaren 28an ikasturteko azkeneko ateraldia Nafarroako tontorrik altuenera eginen dugu. Hiru Erregeen Mahaia izanen da denboraldi honetan zapalduko dugun azkeneko tontorra. Eguna: Ekainak 28, igandea Ordua: Goizeko 07:00etan Geratzeko tokia: Iruñeko zezentegietako aparkalekuan. Ibilbideari buruzko informazioa HEMEN. Argazkia: Ibon Mimentza Argazkia Mendi Taldea Anbotora joan zenean aterata dago.
Maiatzaren 31n Xareta aldera joanen gara. 13,5 kilometrokoa (joan-etorria, 4 ordutan edo egin daiteke). S.L. NA-16. Desnibela: 100 m. Betiko lekuan eta betiko tokian elkartuko gara, hau da, 8:15ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan.Bitxikeriak: 3 kobazulo eta errota bat bisitatzeko aukera. Bidexka hau zaldiz ere egin daiteke. Kontrabandisten xendatik joanen gara.Xaretako Leizeak (Urdazubi, Zugarramurdi eta Sara) elkartzen dituen ibilbide tematikoa, pottoka urdin baten irudiaz apaindurik.Hasiera: Urdazubi, Leorlaz auzoa. Ikaburua leizetik harrobirako bidea. Berroberriko Le...
Maiatzaren 23an, larunbata, Araiatik Aratz mendira eginen dugu ibilaldia. Ibilaldi honetara Euskal Herriko beste Mintzapraktika egitasmoetako partaideak ere gonbidatuta daude. Ordua: Goizeko 08:45ean Iruñeko zezentegietako (Corralillos) aparkalekuan.Kotxez joanen gara. Izena emateko 948 96 05 16 telefonoan edo mintzakide@topagunea.com helbidean.Argazkia: Egizu
Betiko lekuan elkartuko gara, Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan, goizeko 8:00-etan. Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik. Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru probintzien arteko lurraldean egonda, Durangaldeko eskualdean kokaturik. Urkiolako santutegi ezagunearen (713m.ko altueran)ezkerraldeko pista batetik abiatuko gara tontorrerako bidean, bi orduko ibilaldian gaindituko duguna. Guztira lau-bost ordu ...
AGINAKO GAINA-DOMIKO -SAN ANTON Apirilaren 19an Lesaka aldera joanen gara, 19 kilometroko ibilbide zirkularra egitera (5 ordutan edo egin daitekeena). Desnibela: 600 m. Betiko lekuan eta betiko tokian elkartuko gara, hau da, 8:15ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan. Bitxikeriak: 2 urtegi, trikuharri asko eta Jorge Oteiza eta Luis Valletek 1959. urtean egindako Aita Donostiaren monumentua ikusiko ditugu (argazkian). Desnibela handi eta trazaketa luzeko ibilbidea da. Hala ere, jendeak nahi izango balu, Domiko urtegitik San Anton Urtegira doan beste motza...
Mintzakide Mendi Taldeak apirilaren 5ean egin behar zuen ateraldia maiatzaren 3ra atzeratu da.Beraz, hurrengo txangoak hauexek izanen dira:Apirilaren 19an: Agiña.Maiatzaren 3an: Anboto.
Martxoaren 8an, Bioleta mendia (1406 m.) igoko dugu Igaritik.Hitzordua: Goizeko 08:15ean Iruñeko zezentegietako aparkalekuan.Eguraldi txarra egitekotan ostiralean edo larunbatean bi telefono zenbaki hauetara deitu dezakezue ibilaldia egingo dela konfirmatzeko: 677 281 557 / 650 588 508. Txakurrak lasai asko eraman ditzakezue.
Edozein urtarotan egiteko ibilaldia, elurpean dagoenean ezik. Aurtitzetik Mendaurreraino aurkituko ditugun puntu interesgarriak bailararen edertasunaz gain trikuharri bat eta XVII.mendeko ermitara eramaten gaituen espalaoi tailatuak dira... NOLA IRITSI:N-121 Iturengo herriraino.Hortik Aurtitzeko auzora,bertako taberna ondoan urtegira eramaten duen pista hartzen delarik. DENBORA: 4 ordu guztira. DESNIBELA: 426m.
Jaitsi eta inprimatu gure egutegitxoa!
zelako egutegia prestatu duzuen! Zorionak, Iruñeako mintzakide mendizaleak :) segi holan