Maiatzaren 3-an, Anbotora!

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2009-04-29 22:42

Betiko lekuan elkartuko gara, Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan, goizeko 8:00-etan. Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik. Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru probintzien arteko lurraldean egonda, Durangaldeko eskualdean kokaturik. Urkiolako santutegi ezagunearen (713m.ko altueran)ezkerraldeko pista batetik abiatuko gara tontorrerako bidean, bi orduko ibilaldian gaindituko duguna. Guztira lau-bost ordu egingo ditugu oinez. Lehenengo Urkiolamendiko (1007m.) tontorra pasatuko dugu, handik Asuntzeko (870m.) zelaira jeisteko. Hor beste pista errazbat hartuko dugu Pagozelaiko lepora heltzeko (970m.), eta hor ekingo diogu Agindiko (1237m.) leporako igoerari, ibilbideko zatirik gogorrena. Amaitzeko, Aginditik Anbotorako bidea egingo dugu, laburra eta errazagoa dena.


Utzi iruzkina: