Mintzakide Mendi Taldea

Iruñerria eta Tafallako mendi talde euskalduna

Mintzakide Mendi Taldearen denboraldi berria hastear dago. Mendi Talde hau Iruñerriko eta Tafallako Mintzakideren aisialdi euskarazko aisialdi eskaintzaren barruan kokatzen da.Hauxe da 2010-2011rako prestatu dugun egutegia. Espero dugu zuen gustukoa izatea:URRIA:•    10ean Larrun (Sara, Nafarroa eta Lapurdi artean). •    24an Okabe (Irati). AZAROA:•    7an Saioa (Baztan).•    21an Goikozulo (Lekunberri aldean). ABENDUA•    12an Alaitz Mendia (Iruñerritik gertu, Tebas eta Untzue ondoan). •    19an S.Adr...


Atzo, ekainak 27, amaitu zen Mintzakide Mendi Taldeak prestatu duen denboraldi zoragarria. Denboraldi honetan 19 mendi irteera antolatu ditugu eta partaidetza, beste denboraldi batzuekin alderatuz hazi egin dela esan dezakegu.Mintzakide egitasmotik eskerrak eman nahi dizkiegu txangoak antolatu dituzuenei, argazkiak bidali diguzuenei, egutegia prestatu duzuenei eta parte hartu duzuen guztiei. Hurrengo ikasturtean Mintzakiden izena emateko epea urriaren 1etik 22ra egonen da zabalik.Mila esker!!!Urrian izanen duzue berriz gure berri.


EGUNA: Ekainak 27ORDUA: 08:15eanTOKIA: Korralilloetako aparkalekuanIBILBIDEA: 20,0kmDESNIBELA: 615mMARKAK: TXURI-HORIAK (PR)ITZULTZEKO ORDUA 18:00etan Ibilbidea Araitz eta Larraun artean eginen dugu.Iribas herrira iritsi eta hegoalderantz abiatuko gara eliza gure ezkerraldean utzita. Handik 2 kilometrora Aitzarretako Larraun ibaiaren sorburura ailegatuko gara. (Larraun ibaiari maiz Nafarroako Guadiana deitu izan zaio bitan sortzen baita). Maldan gora jarraituko dugu kilometro bat aurrerago Toritxoberriko trikuarrira iritsi arte. Aldapan gora pagadi paregabetik barrena 1,5 kilometro iga...


Igande honetan, ekainak 13, Mintzakide Mendi Taldeak Isturitzen antolatu du ibilaldia.Eguna: Ekainak 13Ordua: 08:15eanTokia: Iruñeko Korralilloetako aparkalekuan.


Igande honetan, maiatzak 30 Mintzakide Mendi Taldeak Moncayora joateko proposamena luzatzen dizue.Eguna: Maiatzak 30, igandeaOrdua: 08:15eanTokia: Iruñeko Korralilloetako aparkalekuan.


Igande honetan, maiatzak 16, Mintzakide Mendi Taldeak Iratin eginen du ibilaldia. Ibilaldia oraindik erabat finkatu gabe dugu eguraldia dela eta, baina artzain borda batera iristen saiatuko gara eta bertan gazta nola egiten duten ikusteko aukera izatea espero dugu.


Igandean, maiatzaren 2an Mintzakide Mendi Taldeak Urraulgoitin eginen du ibilaldia.Eguna: Maiatzak 2Ordua: 08:15Tokia: Iruñeko zezentegietako aparkalekuanArgazkia: Lokiz azaroaren 22an


Apirilaren 18an Olloibar aldera joanen gara, 20 kilometroko zirkularra den ibilbidea egiteko asmoz.Geratzeko tokia: 8:15ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan (Corralillos).Desnibela: 480 m. Abiapuntua: Olloko aterpetik.Ibilbidea: Ollo-Senosiain-Arteta-Ultzurrun-Saldise-Egillor-Beasoain-Anotz-Iltzarbe-Ollo.


Apirilaren 11n Beriain tontorra edo San Donatokoa ezagutuko dugu. Andia mendilerroko gailur nabarmenena da. Baita Euskal Herriko mendirik ederrenetakoa  ere.Geratzeko tokia: Betiko lekuan eta betiko tokian elkartuko gara, hau da, 8:15ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan.Denbora: 2h 05. Zailtasuna: Ertaina.Ezaugarriak: Igoera paregabea da, baina aldapatsua ere (800 metroko desnibela).Abiapuntua: Unanu. Ibilbidea: Plazan (eliza), herriaren goiko aldera doan pistari helduko diogu; ur-depositu baten ondotik igaro ondoren, Iturtxikiko iturrira eramango gaitu baso-pistak,...


Igandean, martxoak 7, Mintzakide Mendi Taldeak ibilaldi bat antolatu du Arnedillo aldean.Asmoa da goizean goiz Dinosaurioen Ibilbidean zehar paseo bat ematea eta ondoren termetan bainu bat hartzea.