Denboraldi berria martxan!Mintzakide Mendi Taldearen denboraldi berria hastear dago. Mendi Talde hau Iruñerriko eta Tafallako Mintzakideren aisialdi euskarazko aisialdi eskaintzaren barruan kokatzen da.Hauxe da 2010-2011rako prestatu dugun egutegia. Espero dugu zuen gustukoa izatea:OHAR OSO GARRANTZITSUAK:1-ORDUTEGI BERRIA: NEGU GORRIKO EGUTEGIA, (erosoagoa dena) 9:00etan geratzeko Iruñeko Zezentegietako (Corralillos) aparkalekuan: ABENDUA- URTARRILA- OTSAILAeta gainerako hilabeteetakoa 8:15ean Iruñeko Zezentegietako (Corralillos) aparkalekuan: URRIA –AZAROA –MARTXOA –APIRILA –MAIATZA...
Maiatzaren 14an eta 15ean Bardeetara asteburu pasa joanen gara. Bertara Baionako AEK-ko gau eskolako mendi taldearekin joanen gara. Kostaldean zehar egin genuen irteeran ere haiekin egoteko aukera paregabea izan genuen.Maiatzaren 29an Abodira.
Martxoaren 27an Leurtzan zehar eginen dugu ibilaldia.Ordua: 08:15eanTokia: Iruñeko Korralilloetako aparkalekuan.
Igande honetan, martxoak 13, Toloño mendikatera joanen gara.Ordua: 08:15Tokia: Iruñeko Korralilloetako aparkalekuan
Igande honetan Mintzakide Mendi Taldea Aizkorri mendira joanen da. Ibilbidea Zegamatik hasiko dugu.Eguna: Otsailak 27Ordua: 08:15Tokia: Iruñeko Korralilloetako aparkalekuan.Ibilbidearen inguruko informazioa eta argazkiak.
Igande honetan, otsailak 13, Mintzakide Mendi Taldeak beste txango gozagarri bat antolatu du, oraingoan Txurregi eta Gaztelu mendietara.Eguna: otsailak 13Ordua: 08:15eanTokia: Iruñeko Korralilloetako aparkalekuan.
Mintzakide Mendi Taldeak 2011ko lehenbiziko ateraldia eginen du igande honetan, urtarrilak 16. Oraingo honetan Irakurri mendian (1.142 m.) izanen da ibilbidea. Eguna: Urtarrilak 16 igandea Ordua: 08:15ean Tokia: Iruñeko Korralilloetako aparkalekuan.
Urtarrilaren 16an Irakurri edo Erakurri mendira joanen gara.Eguna: Urtarrilak 16 igandeaOrdua: 08:15eanTokia: Iruñeko Korralilloetako aparkalekuan.Bitartean Mintzakide eta Mintzakide Mendi Taldea osatzen dugun guztiek egun zoriontsuak opa dizkizuegu!
Igande honetan abenduak 19, San Adrian mendira joanen gara (1.113 m ) Urbasa mendikatearen iparraldean dago, Andia eta Urbasa artean.Gu Etxarri Aranatztik abiatuko gara eta gutxi gora behera bi ordutan tontorrean egonen gara. Ibilbide motza dugu beraz igande honetakoaAnima zaitezte!Hitzordua betikoa:08:15ean Iruñeko Korralilloetako aparkalekuan.
Igandean hasiko da Mintzakide Mendi Taldearen denboraldi berria. Hasteko Larrun mendira igoko gara. Kotxez moldatzen gara.Eguna: Urriak 10 igandeaOrdua: 08:15Tokia: Iruñeko Korralilloetako aparkalekuan
Jaitsi eta inprimatu gure egutegitxoa!
zelako egutegia prestatu duzuen! Zorionak, Iruñeako mintzakide mendizaleak :) segi holan