Otsailaren 8an, igandea, Nafarroa Behereko Behorlegi mendira (1265m.) joanen gara. Eguna: Otsailak 8Ordua: 08:15eanTokia: Iruñeko Zezentegietako aparkalekuan. (Corralillos).IM-HE norabidean luzatzen den gandor harritsua da mendi honen ezaugarri nabarmenena, izan ere 2 km.tik gorako luzera du karaitzezko ertz luze horrek, Apanizeko larreetatik hasi eta Olhazarreko ibarreraino. Honela, oso itxura desberdina erakusten du ikuspegiaren arabera: oso mendi zorrotza eta zaila ematen du Garazi aldetik begiratuta, zailtasun handirik gabekoa Irati aldeko errepidetik begiratuta. Arbailako mendialdeari ...
Elurra, hotza eta iganderako prebisio txarrak direla-eta, Erniorako txangoa bertan behera uztea erabaki dugu. Horren ordez igande honetan eguraldi hobeaz izango den beste lekuren batera joango gara, oraindik erabakitzeke dagoena.
Azaroaren 23an, goizeko 8:15ean Iruñako Zezendegian, Corralillos delakoan, elkartuko gara eta bertatik 8:30ean Larun (Larrun) mendira joanen gara arratsaldeko 17:00etan Iruñara itzuliko garelarik. Ibilbidea: Berako Institututik abiatuko gara eta Malet-etik barna Larun igoko dugu. Zailtasuna: erdikoa-edo Denbora: 5 ordu (Beratik Berakoa) Iruñatik Berara iritsitakoan, bertako Institutuko aparkalekuan autoak utziko ditugu eta Maletetik barna Larun gailurrera igoko gara. Larun mendia Lapurdi eta Nafarroa Garaia artean dago. Bidasoa eta Ugarana ibaien artean dago eta 900 metroko altitudea du...
Azaroaren 9an goizeko 8:15ean geratuko gara zezentegiko (Corralillos) behin-behineko aparkalekuan 8:30etan bertatik Aralar aldera abiatzeko, 17:00etan Iruneara itzultzeko. Aralar mendizerrak 208 km2 ditu. Lurraren herena Gipuzkoan eta beste bi herenak Nafarroan, Zaldibi-Ataun eta Erga (1.088 m) mendiaren artean kokatuta dago. Duela milaka urte bizi izan dira Aralarren gure arbasoak. Euskal Herri osoan dagoen hilarri multzorik haundiena hemen dago: 44 trikuharri Nafarroan eta 17 Gipuzkoan. Artzantzak garrantzi handia izan du. Duela 130 urte 800 artzain bizi ziren 40.000 a...
Hauxe da 2008-2009 "ikasturterako" MINTZAKIDE MENDI TALDEAk prestaturiko egutegia. Zuen gustokoa izango dela espero dugu! Animatu zaitezte! 2008. URTEA URRIA 5 – Jaizkibel mendia, Pasai Donibanetik (Donostialdea - Gipuzkoa) 26 - Ireber (Arrarats herritik – Basaburua) AZAROA 9 – Malloak (Aralar) 23 – Larun edo Larrun mendia ABENDUA 14 – Ernio (Oria Gipuzkoa) 21 – Arga ibaiaren inguruko ibilbidea, Iruñerrian 2009. URTEA URTARRILA 11 – Bardeak 25 – Sabaiza (Baldorba) OTSAILA 8 – Beorlegi (Behe Nafarroa) 22 – Mendaur (Malerreka)...
Urriaren 26an goizeko 8:15ean geratuko gara zezentegiko (Corralillos) behin-behineko aparkalekuan 8:30etan, bertatik Basaburua aldera abiatzeko, 16:00-17:00etan Iruñera itzultzeko asmoz. Egun honetan aukera paregabea izanen dugu udazkeneko koloreaz gozatzeko. Ireberrerako igoerako txoko bat. Basaburua Ibarrak azaleraz 83,5 km2 ditu, horietatik 4.000 Ha. baino gehiago pagadiak direlarik. Ultzama Ekialdean, Larraun eta Leitza mendebaldean, Imotz hegoaldean eta Basaburua Txikia (Menor) Iparraldean dira bere mugak. Ibilbidea: Arrarats (590 m.)-Otsola-Ireber (1.202 m...
Igande honetan aurtengo denboraldiari ekingo dio Mintzakide Mendi Taldeak, Gipuzkoako Jaizkibel mendian (575m.) Argazkia: Xavier Fargas Goizeko 8:15-etan da hitzordua, betiko moduan, Iruñeko Zezentegian (Corralillos, Arrotxapean). 8:30-etan aterako gara puntu-puntuan. Hiru orduko txangoa izango da Dorre Karlisten ibilbidetik, beraz ez genuke Iruñeara 17:00-ak baino beranduago heldu behar. Anima zaitezte, bertatik gozatu daitezkeen ikuspegiak ikusgarriak direlako: Donostialdea, Pasaia, Errenteria, Txingudiko badia eta itsasoa, bere zabalera guztian, mirestu daitezke han goitik....
Ekainaren 22an, igandea, Mintzakide Mendi Taldeak ikasturteko azken ateraldia eginen du Okabe mendira. Hitzordua betikoa, goizeko 8:15ean Iruñeko Zezentegietako aparkalekuan (Corralillos).
Mintzakide Mendi Taldeak igande honetan beste txango bat eginen du Urbasako Kristinos Leizera. Linterna eramatea komeni da.Argazkian kobazuloko sarrera.HITZORDUA: Goizeko 8:15ean Iruñeko zezentegietako parkinean.Honetaz gain, hementxe dago Mintzakide Mendi Taldeak Arangoitira egin zuen txangoaren argazki bat.Argazkia: Ibon Mimentza
Mintzakide Mendi Taldeak beste txango bat proposatzen dizue hurrengo iganderako, maiatzak 11. Artikutzara joango gara. Hitzordua: Goizeko 8:15ean Iruñeko zezentegietako aparkalekuan (Corralillos)
Jaitsi eta inprimatu gure egutegitxoa!
zelako egutegia prestatu duzuen! Zorionak, Iruñeako mintzakide mendizaleak :) segi holan