Urriaren 26-ean, Ireber mendira!

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2008-10-15 21:05

Urriaren 26an goizeko 8:15ean geratuko gara zezentegiko (Corralillos) behin-behineko aparkalekuan 8:30etan, bertatik Basaburua aldera abiatzeko, 16:00-17:00etan Iruñera itzultzeko asmoz.

 

Egun honetan aukera paregabea izanen dugu udazkeneko koloreaz gozatzeko.

 

Ireberrerako igoerako txoko bat.

 

Basaburua Ibarrak azaleraz 83,5 km2 ditu, horietatik 4.000 Ha. baino gehiago pagadiak direlarik. Ultzama Ekialdean, Larraun eta Leitza mendebaldean, Imotz hegoaldean eta Basaburua Txikia (Menor) Iparraldean dira bere mugak.

 

Ibilbidea: Arrarats (590 m.)-Otsola-Ireber (1.202 m.).

Zailtasun: Erdikoa.

Denbora: 3,5 ordu (osotara).

 

Bidea herriko elizaren parean hasten da. Ezkerrean pista garbi bat hartu, baserri bat igaro, amildegia eta erreka gure ezkerrean ikusiko dugu eta pistaren goiko aldean Otsola izeneko ibarrera iritsiko gara. Han iturburu eta abere etxola baten artean alanbratua gure eskuinean ikusi, maldan gora mendi lepora hurbildu eta eskuinean Ireber mendia ikusten da. Ireber menditik oso gertu ikusten den mendia Ernaitzu (1.197 m.) dugu.

 

Arrarats herria

 

Argazkiak: Ibon Mimentza


Utzi iruzkina: