Mintzakide Mendi Taldearen egutegi berria

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2009-09-28 11:29
1

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Ikasturte honetako egutegia, urtero bezala oso interesgarria da. Igande honetan izanen da lehenbiziko txangoa, Dulantzera.

DULANTZ ETA IRANTZUKO KAÑOIA:

Nola iritsi: A-12 Autobia Lizarraruntz. Gero NA-120 Urbasaruntz, Abarzuzaraino eta bertako pista bat hartuz Irantzuko Monastegiraino.

Monastegitik abiatuz, Irantzuko errekako kañoia pasatzen da gero haritz eta pagadi arteko bidetik gora eginez Dulantzeko tontorreraino. Bidea trekingekoa da bertako bide berde eta txuriz eta txiki bide hori eta txuriz osaturik dagoelarik.
Dulantz:243m
18,6km
600 desnibela.

Igoeran Urbasa eta Andia dugu ikusmira: Trinidad de Iturgoien, Izaga Peña, Monreal Higa eta hodeitsu ez diren egunetan Pirinioak eta Moncayo.

Jaitsiera bide berdinetik egiten da basora iritsi arte, bertan Lizarrateko bidea hartzen delarik Gallaturera iristeko. Ikusmirak Larraiza eta Legarobi toki hauetan politak dira ere.

Azkenik, igoerako bidea hartzen da hasierako abiapunturaino

Hona hemen ikasturteko egutegia:
URRIA
4 – Dulantz (Urbasa)
25 – Lakartxela
AZAROA
8 – Auza (Baztan)
22 – Lokiz
ABENDUA
13 - Bardeak
20 – Etxauri
URTARRILA
10 – Elurretara (garaiz esango da zehazki nora joango garen)
24 – Virgen de la peña
OTSAILA
7- San Pelaio (Baldorba)
21 – Saioa
MARTXOA
7 – Arnedillo aldera (Errioxa)
21- Larun edo Larrun
APIRILA
11 – Beriain (Unanutik)
18 – Olloibar
MAIATZA
2 – Urraulgoiti
16 – Iratiko ohiana
30 - Moncayo
EKAINA
13 – Isturitz (Behe Nafarroa)
27 – Aralarko San Migel (Iribastik)

rozio (egizu)

rozio (egizu) 2009-09-28 20:29 #1

Betiko moduan, gure mintzakideak ze profesionalak!

Ea gu animatzen garen zuen ibilbideetan, baina, ez duzue bat bera ere ipini bizkaia aldean...

Proposamen xumetxoa dugu urriaren 18rako, mendi tontorrik ez, ibilbidea egin nahi dugu Urbasa aldera, Urederraren jaiotza eta hango parajeak ezagutu nahi ditugu. Gu 10:30ean Bakedanora iritsiko gara. Gura baduzue lotuko gara bertan :)

Utzi iruzkina: