Apirilaren 19an Agiñara
AGINAKO
GAINA-DOMIKO -SAN ANTON
Apirilaren 19an Lesaka
aldera joanen gara, 19 kilometroko ibilbide zirkularra egitera (5 ordutan edo egin daitekeena).
Desnibela: 600 m. Betiko lekuan eta betiko tokian elkartuko gara, hau da, 8:15ean
Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan.
Bitxikeriak: 2 urtegi, trikuharri asko eta Jorge Oteiza eta Luis Valletek 1959. urtean egindako Aita Donostiaren monumentua ikusiko ditugu (argazkian). Desnibela handi eta trazaketa luzeko ibilbidea da. Hala ere, jendeak nahi izango balu, Domiko urtegitik San Anton Urtegira doan beste motzagoa den ibilbidea egin ahalko genuke.
Ikuspegi ederreko ibilbidea, Historiaurreko arrasto megalitikoak ezagutuz.
Domikoko urtegiak basa ingurua erakusten du. Aginako Gaina (542 m., NA-4000
Oiartzungo errepidean, 10 P.K.; eskuinean, basoaren ondoan, gaizki
kontserbaturiko 9 harrespilen multzoa aurkitzen da).
Ezkerretatik abiatu, bizkarreko pistatik; ezkerrean, Aginako trikuharria dago eta 500 m. aurrerago, zelai baten eskuinaldean, 4 harrespilen multzoa. Malda labur bat egin eta pistaren ezkerrean, egi baten gainean (554 m.), Aita Donostiaren omenezko monumentua aurkitzen da, eta bere inguruan beste megalito multzo bat.
Pista nagusitik segi Ikatzazuloko leporaino (485 m.), bide gurutze
nabarmena: eskuinetara jo, 300 m. pistatik, Domikoko urtegiraino. H.M.ko
norabidean pistatik Zumarreko bizkarrera igo; zementuzko tarte laburra eta bide
bifurkazioa: ezkerretik Pagolletara; eskuinetara jo bide zabaletik
Burnaiztegiko lepora (715 m. ehiztarien txabola). Bidexkatik igo I.M.runtz,
Artikutzako finkaren zerrakuraren ondotik; mendi bizkarra mantenduz Bianditzeko
tontorra (884m. Lesakako mendirik altuena) pasa eta Arrizko Etxola Gainera
ailegatu (825 m. megalitoen multzoa eta Orreagako Kolegiataren ikurra duen
mugarri ikusgarria).
Handik I.runtz jaitsi Errengako lepora (713 m.) eta eskuinean beste
megalitoen multzoa utzi; pistatik Aritxulegiko Gainera iritsi (481 m., iturria
eta aisialdirako lekua). Oiartzungo errepideko tunelaren gainetik segi eta
Erroilbide (Aiako Harria) mendiaren oinarrian E.runtz jo, “Aialde” bentaren
barna San Anton-Endarako urtegiraino (240 m.) (argazkian) jaitsiz.
“GR-11” ibilbidearekin bat egin eta errepidetik presa zeharkatu; San Anton
baselizan ezkerretara jo “Olaberri” bentara eta handik E.runz igo, bidetik,
Tellegiko leporaino (412 m.). Bide zelai eta asfaltatua Gardeleko bizkarreraino
(445 m.); bertan “GR-11” utzi eta M.runtz segi Aginako Gaineraino.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: