Azaroaren 8an Auza mendira!!

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2009-11-02 11:48

Azaroaren 8an, igandea, Mintzakide Mendi Taldeak Auza mendia igoko du.
Baztango mendi handia da Auza, inguruko beste guztiak baino puska bat handiagoa. Bere altuerak paregabeko ikusmira eskaintzen du Baztan eta Nafarroa Beherearen gain ez ezik baita inguruetako mendien gain ere. Igoera luzea du behetik abiatuz gero, baina aparteko zailtasunik gabea. Izpegiko bidea da, halere, erabiliena eta laburrena. Gain aldea nahiko soila da, larrea eta arlosa gorriak nagusi dira. Bere inguruetan ordea bada zer ikusia. Xorroxingo urjauzia esaterako Gorostapalo aldean, edo Iñarbegi aldeko historiaurreko monumentuak.



Utzi iruzkina: