Mendi taldearekin Picos de Europara egiten genuen bigarren irteera izan zen, oraingo honetan uda partean. Larunbatean goizean goiz atera ginen Leitzatik Fuente Dé aldera. Aparkalekutik (1078m) hasiera eman genion larunbateko ibilbide zirkular honi. Valdeongo gainetara doan bidetik joan ginen. Ondoren Pedabejoko Kanalerantz desbideratzen den bidexka hartuz. Picoseko erdialdeko mendigunera Pedabejoko Kanaletik sartu ginen. Aldapa gogor baten ondoren Remoñako lepoan geunden. Hemendik Vega de Liordesko belardira jeitsi ginen (1860m), honek bista ederra eskaintzen du. Hamaiketakoa egin ondoren...
Egun honetarako ipar-eski ikastaroa antolatu genuen bai heldu, nahiz ume edota gaztetxoentzat. Zeru urdina nabari zen goi alde horietan. Tenperatura goizeko ordutan ez zen beroa, baina gerora ederra izanen zela iragar zitekeen. Suertea behar da horrelako eguna egokitzeko, eta halakoa zen egun horretakoa. Batzuk asteburua aprobetxatu nahian kotxez edo furgonetaz joan ziren, besteak autobusez, guztira 58 lagun. Aurreko asteburuan jasotako elurrari esker egun horretako ikastaroa arazorik gabe egin ahal izan genuen, nahiz eta amaierarako elur gutxi samar geratzen zen zenbait tokitan. Hiru talde...
Asteburu honetarako elurra iragarrita zegoen, eta hala gertatu zen. Larunbatean Portaleten zeharkaldi bat egitekotan ginen baina botatako elurra ikusita, eta elur-jauzien arriskua sahiestearren, Panticosan gelditu ginen. Herritik bertatik eskiak jarrita abiatu ginen (1150m), basoko bidean zehar elur berria zapalduz. Eski estazioko pistetatik gora, gure buruen gainean ostarte bat genuela joan zen goiza. Horrela ikusi ahal izan genuen "Mirador de los Valles"etik (2220m); Tendenera, Sabocos, Peña Telera... Igandean berriz, Candanchun gaua igaro ondoren, eta eguraldiak batere ...
Ballo, bere 1.197 metroko garaierakin, Entzia mendizerrako mendirik altuena da. Andoin herritik atera ginen , Asparrena bailaratik Andoingo mendatera iritsi ginen (1.010 m.) euria eta lokatza lagun genituela. Hemendik Entziako mendizerraren gainekaldean dauden Legaireko zelaietatik Atauko Haitzara ailegatu ginen (1.155 m.), laino itxi baten artean. Azkenik, eta ezer ikusi gabe, Mirutegiko gurutzetik (1.166 m.) pasa ondoren, Ballora igo ginen (1197 m.) oraindik euri eta lainopean. Bikuñako mendaterantz (1.090 m.) jeisten ari ginela atertuz joan zen eta lainopetik aterata hamaiketakoa...