SOMPORT. 2011ko otsailak 5

mendibilaurrera 1456945737964 Mendibil Mendi Taldea | 2011-02-07 18:48

Egun honetarako ipar-eski ikastaroa antolatu genuen bai heldu, nahiz ume edota gaztetxoentzat. Zeru urdina nabari zen goi alde horietan. Tenperatura goizeko ordutan ez zen beroa, baina gerora ederra izanen zela iragar zitekeen. Suertea behar da horrelako eguna egokitzeko, eta halakoa zen egun horretakoa. Batzuk asteburua aprobetxatu nahian kotxez edo furgonetaz joan ziren, besteak autobusez, guztira 58 lagun. Aurreko asteburuan jasotako elurrari esker egun horretako ikastaroa arazorik gabe egin ahal izan genuen, nahiz eta amaierarako elur gutxi samar geratzen zen zenbait tokitan. Hiru taldetan banaturik, ikastaroari ekin genion hasieratik. Bakoitzaren "trebezia" edo esperientzaiaren arabera sailkatu ginen, baina denok ikasteko prest  BeƱat eta bere taldekide-irakasle gertatu ziren lagunei esker, eta gustora gainera.


Hona hemen argazkiak: