MENDIKO ESKIA. PANTICOSA, ASTUN. 2011ko urtarrilak 29-30

mendibilaurrera 1456945737964 Mendibil Mendi Taldea | 2011-01-31 17:47

Asteburu honetarako elurra iragarrita zegoen, eta hala gertatu zen. Larunbatean Portaleten zeharkaldi bat egitekotan ginen baina botatako elurra ikusita, eta elur-jauzien arriskua sahiestearren, Panticosan gelditu ginen. Herritik bertatik eskiak jarrita abiatu ginen (1150m), basoko bidean zehar elur berria zapalduz. Eski estazioko pistetatik gora, gure buruen gainean ostarte bat genuela joan zen goiza. Horrela ikusi ahal izan genuen "Mirador de los Valles"etik (2220m); Tendenera, Sabocos, Peña Telera...    Igandean berriz, Candanchun gaua igaro ondoren, eta eguraldiak batere lagundu ez zuenez, Astungo eski estazioan ordu pare bat eman genituen "fokeatzen".


Hona hemen argazkiak: