PICOS DE EUROPA. 2011ko ekainak 18-19

mendibilaurrera 1456945737964 Mendibil Mendi Taldea | 2011-06-21 18:54

Mendi taldearekin Picos de Europara egiten genuen bigarren irteera izan zen, oraingo honetan uda partean. Larunbatean goizean goiz atera ginen Leitzatik Fuente Dé aldera. Aparkalekutik (1078m) hasiera eman genion larunbateko ibilbide zirkular honi. Valdeongo gainetara doan bidetik joan ginen. Ondoren Pedabejoko Kanalerantz desbideratzen den bidexka hartuz. Picoseko erdialdeko mendigunera Pedabejoko Kanaletik sartu ginen. Aldapa gogor baten ondoren Remoñako lepoan geunden. Hemendik Vega de Liordesko belardira jeitsi ginen (1860m), honek bista ederra eskaintzen du. Hamaiketakoa egin ondoren, batzuk, handik edota hemendik, ahal zen moduan Peña Remoña igotzea animatu ginen (2244m). Ondoren, eta izugarrizko beroak jotzen zuenean, Tornos de Liordestik jeitsi ginen, Canal del Embudoko ikaragarri (ikaratzeko modukoa, alegia)  den bidetik berriro Fuente raino.

Igandea ere eguzkitsu zetorren. El Cabletik hasi genuen ibilaldia (1859m) eta teleferikoa hartu ondoren, Torre Blanca igotzeko asmoa izan genuen. La Vueltonatik Cabaña Verónica aterpe xelebreraino joan ginen (2326m). Hemendik Collada Blancara iritsi ginen (2352m), eta elurtegietatik poliki-poliki gindoazela  Torre Blanca igo genuen (2617m). Asteburu paregabea izan zen.


Hona hemen argazkiak: