Iaz bezala, aurten ere, mendiko-eskiez egindako irteera eguraldi txarrak baldintzatu zuen, larunbat goiza oso polita izan arren. San. Martingo Harriko eski estaziotik atera ginen, bezperako elurteak utzitako irudiaz disfrutatuz; eguraldi eguzkitsu baina hotza,. Batzuentzat lehenengo aldia zen mendiko eskiak jartzen zituztela eta foka-larruez ibiltzea sentsazio berria izan zen. Soumcouy aldera abiatu ginen, baina iragarritako elurtea gainean genuen. Lainoa eta elurra, pista-kanpoko izotza… itzultzeko ordua zen. Izabara joan ginen zuritutako errepidetik, poliki poliki. Arratsaldea, elur...
Lizarrustiko mendatean utzi gintuen autobusak. 8:30ak aldera hasi genuen zeharkaldi hau, Lizarrustiko haitzen azpitik dijoan GR-35 bidea jarraituz. Honela Lareoko urtegitik pasa eta hemendik Enirio aldera jarraitu genuen. Marka txuri-gorriei erreparatuz, Jentilarri trikuharri ikusgarriarekin topo egin genuen. Aurrera jarraituz, GR-35ak Zaldibi aldera jeisten hasten denean, guk eskuin aldera doan bide-txenda hartu genuen. Zulotxo baten antzeko tokian haizearen indarraz babestu ginen eta bertan hamaiketakoa lasai arren egin genuen. Atsedena hartu ondoren eta tripazorriak isildu et...