EGUZKIZKO MUÑOA. 2012ko abenduak 16
2012ko azkeneko irteera egiteko unea iritsita, azkeneko urteotan bezala, herrian bertan, inguruan egitea egokiena dela pentsatu dugu. Aurten Zestoa herritik etorritakoak ere baditugu gonbidatu gisa, duela hilabete pare bat hara joan baikinen eguna pasatzera, Erlo mendira hain zuzen eta han mendi irteerako itzulerako bidea erakusteaz gain, bapo bazkaldu baikenuen elkartean antolatutako otorduan. Esan bezala herrian egin dugu, plazatik aterata eta Eguzkizko muiñora igoaz. Eguraldi ederra, nahiz eta garaiko haize hotza egokitu goi alde hartan. Ederki igaro genuen, irteeran eta ondoren Oialde elkartean antolatu genuen bazkarian, Amaiera ona urtean zehar bikain atera den mendi irteeren egitaraua. 2013an berdintsu ez bada, hobea espero dugu...
_______________________________________________________________________________
Hona hemen argazkiak: