LEITZA-GORRITI (Gorritiko gaztelua) 2012ko apirilak 28

mendibilaurrera 1456945737964 Mendibil Mendi Taldea | 2012-04-30 18:00

mendibilaurrera 1468518101375

Larraun aldean gaztelu inportantenetarikoa izan zen, mendien merindadearen barruan.

1208. urtean lehenengo erreferentzia aurkitu da, Espinel tenientea izendatzen dutenean. Ondoren eta maiz leinu, talde edota pertsonek okupatu zuten.

1470. urtez geroztik, Leitzeko Otxoa azken alkatea zelarik, ez dira datu gehiagorik aurkitu, beumondarren kontrolpean baitzegoen, eta konkista eta gero deuseztatua ala abandonatuta izan zen.

Leitzatik abiatuta, beste tokietatik etorritako ibiltariekin topo egin genuen Gorritiko frontonen eta denak elkarrekin euri jasei aurre eginez gorantz abiatu ginen, Gorritin garai batean gaztelua zegoen tokira (gaur egun Santa Barbara ermita dago). Nafarroako izena eta izana aldarrikatuz bildu ginen eta gure eginbeharra bete genuela jakinda, beherantz abiatu ginen, berriro euripean.

______________________________________________________________________________________________

Hona hemen argazkiak: