SAN MARTINGO HARRIA - IZABA. 2012ko urtarrilak 28-29

mendibilaurrera 1456945737964 Mendibil Mendi Taldea | 2012-02-01 18:58

Iaz bezala, aurten ere, mendiko-eskiez  egindako irteera eguraldi txarrak baldintzatu zuen, larunbat goiza oso polita izan arren. San. Martingo Harriko eski estaziotik atera ginen, bezperako elurteak utzitako irudiaz disfrutatuz; eguraldi eguzkitsu baina hotza,. Batzuentzat lehenengo aldia zen mendiko eskiak jartzen zituztela eta foka-larruez ibiltzea sentsazio berria izan zen. Soumcouy aldera abiatu ginen, baina iragarritako elurtea gainean genuen. Lainoa eta elurra, pista-kanpoko izotza… itzultzeko ordua zen. Izabara joan ginen zuritutako errepidetik, poliki poliki. Arratsaldea, elurra mara-mara ari zuela, “eski-poteoan” pasa genuen. Hurrengo goiza txuri-txuri eta zeru ilun esnatu zen. Belaguako mendatea itxita zegoenez, “Rincón de Belaguan” gelditzea erabaki genuen. Han “fokeatzen” paseo bat emanez eta “buelta mariak” praktikatzen igaro genuen goiza.


Hona hemen argazkiak: