OLANO, ARBARRAIN. 2013ko apirilak 21
Leitzatik goizeko zortzietan abiatuta Nafarroa eta Araba herrialdearen arteko muga igaro bezain laster Asparrena deitzen den bailarara iritsi ginen. Eskuinerantz begiratuta hantxe ikusten da ospetsua den La Lezeko haitzuloa. Haitzulo honek 60 metroko altuera du eta barrurantz joanez gero, Artzanegi errekak zulatutako 572 luzera eta 107 metroko desnibeleko ibilbidea egin daiteke.
Dena den, guk eskalatzeko erabiltzen diren Eginoko haitzen aldera egin genuen gorantz egiteko asmotan. Horma erraldoi horiek zeharkatu genituen paretari lotuta dagoen sokari helduta. Goitik datorren ur-hodi handi bat ere zeharkatu genuen hasieran. Kantak dioen bezala, Koloxka gainatik (930 m) Altzaniako mendikatean dagoen Olano mendia igo genuen (1082 m). Gero Olanoko zelaietatik aurrera pistari jarraitu genion eta Nafarroa, Gipuzkoa eta Araba arteko muga egiten duen Arbarrain edo Irumuga mendira hurbildu ginen (1118 m). Hamaiketakoa egin eta behera berriro ere, gustura egin genuen itzulia bertaratutako 16 lagunek.
_________________________________________________________________________________
Hona hemen argazkiak: