Beti izaten da berezia Picos de Europara eskapadatxoren bat egitea. Gure betiko arazoa denbora denez, Peñavieja mendia igotzea aukeratu genuen (Cantabria aldetik), teleferikoak igoera asko errezten baitu. Peñavieja, 2617 metro, Cantabriako mendirik garaiena da eta Urrieleko mendigunean kokaturik dago. Igoera erraza daukan arren, neguan izotza dela eta, arreta eskatzen du (beste edozein mendik bezala), batez ere azkeneko metrotan. Beraz, pioleta eta kranpoiak ezinbestekoak ziren. Larunbatean aterata, Poteseko errepedetik barrena, Baró izeneko auzoan igaro genuen gaua. Igandean berriz, Fuente...
Toloñoko mendizerran kokatzen dira mendi hauek. Lagran herritik atera (756m) eta pagaditik Laziturri iturriraino joan ginen (1020m). Hemendik bidexenda jarraitzen da Palomareseraino (1446m). Tontorrean indarrak berritu ondoren, Cruz del Castillora jarraitu genuen (1432m). Gero "txondorren bidetik" jeitsi ginen berriro Lagraneraino.Hona hemen argazkiak:
Irteera honek bazuen xarma nonbait. Autobusez egin genuen bidaia, koadrilla handia bildu ginen. Irteera honetarako Irungo Iñaki "gia"ren laguntza izan genuen. Ola sagardotegitik abiatu eta erreka zulotik barrena Enbido aldera eta handik gorago Aiako Harriak osatzen duten harkaitz erraldoietara, egun babesleku izendatu daudenak. Hiru gain nagusi ditu, lehena Erroilbide deritzana (837m), bigarrena Txurrumurru (828m) eta Irumugarrieta hirugarrena. (811m) Erroilbidetik Txurrumurrura pasatzerakoan, azken hau igotzerakoan hain zuzen, burnizko uztai "ezagunaren" laguntza behar izaten da pareta al...