PEÑA VIEJA. PICOS DE EUROPA. 2004ko abenduak 12
Beti izaten da berezia Picos de Europara eskapadatxoren bat egitea. Gure betiko arazoa denbora denez, Peñavieja mendia igotzea aukeratu genuen (Cantabria aldetik), teleferikoak igoera asko errezten baitu. Peñavieja, 2617 metro, Cantabriako mendirik garaiena da eta Urrieleko mendigunean kokaturik dago. Igoera erraza daukan arren, neguan izotza dela eta, arreta eskatzen du (beste edozein mendik bezala), batez ere azkeneko metrotan. Beraz, pioleta eta kranpoiak ezinbestekoak ziren. Larunbatean aterata, Poteseko errepedetik barrena, Baró izeneko auzoan igaro genuen gaua. Igandean berriz, Fuente Détik teleferikoa hartu (1078m) eta El Cable (1834m) deritzan parajetik ekin genion ibilaldiari, neguko zeru urdinaren babesean. Peña Olvidada gainean genuela eta La Vueltona (1960m) atzean utzi ondoren, Collado de la Canalonara dijoan bidea jarraitu genuen. Elurretan poliki-poliki bidea eginez lepora iritsi ginen (2444m). Hemendik tontorra gertu dago. Bueltakoan Collado de la Canalonatik hurbil dagoela aprobetxatuz, batzuk Picos de Santa Anara igo ginen. Gero, berriz teleferikora igo eta 800 metro beherago dagoen aparkalekura jaitsi, kotxeak hartu eta Leitzara, Picosetara berriz itzultzeko gogoz.