AIAKO HARRIAK. 2004ko apirilak 24
Irteera honek bazuen xarma nonbait. Autobusez egin genuen bidaia, koadrilla handia bildu ginen. Irteera honetarako Irungo Iñaki "gia"ren laguntza izan genuen. Ola sagardotegitik abiatu eta erreka zulotik barrena Enbido aldera eta handik gorago Aiako Harriak osatzen duten harkaitz erraldoietara, egun babesleku izendatu daudenak.
Hiru gain nagusi ditu, lehena Erroilbide deritzana (837m), bigarrena Txurrumurru (828m) eta Irumugarrieta hirugarrena. (811m) Erroilbidetik Txurrumurrura pasatzerakoan, azken hau igotzerakoan hain zuzen, burnizko uztai "ezagunaren" laguntza behar izaten da pareta aldapatsua igotzeko eta beste askok bezala guk ere "komerik" izan genituen, batzuk ez zuten berehala ahaztu.
Muganix (758m) deitzen den gain txikiagotik ere igaro ginen jaisterakoan. Beherantz gindoazela Elurretxera joan ginen eta hemendik Irustako ur-jauziaz gozatu ahal izan genuen ondotik pasatzerakoan. Bideko tunelak zeharkatu eta hasierako abiapuntura.