PALAS. 2006ko ekainak 18
Bezperan Porte de Arrens-etik (1470m) Larribet-eko aterpera joan gara (2060m), bertan gaua igarotzeko. Hurrengo egunean goiz jeikitzen gara, gosaldu eta bagoaz, jarduera luzea izango da eta. Eguna esnatzen dijoa pixkanaka, gu bezala. Eguraldi ona dator. Batcrabère-ko lakuetatik (2180m) pasa eta sarritan egoten den elurtegi haundi batetik Lavedan-go mendatera (2615m) iristen gara. Palaseko granitozko piramidearen azpian gaude, hego-ekialdeko ertzaren hasieran, alegia. Bide hau zailtasun ertaineko eskalada klasiko bat da, aparteko giroan egiten dena. Palasera igo (2974m) eta bere egundoko ikuspegiaz gozatu ondoren, arin mugitzen gara bide normaletik behera. Oraindik 1500m jaitsi beharrak dauzkagu.

Port du Lavedan-eko bidea

Batcrabère-ko bailara

Eguna esnatzen

Pello Palaseko hego-ekialdeko ertzan. Behean Batcrabère-ko lakua

Hego-ekialdeko ertzan. Eskalada klasiko bat. Atzean Balaitous

Palas. Hego-ekialdeko ertza. AD/300m
