LIZARRUSTI-TXINDOKI-LARRAITZ. 2011ko azaroak 12

mendibilaurrera 1456945737964 Mendibil Mendi Taldea | 2011-11-15 18:11

Lizarrustiko mendatean utzi gintuen autobusak. 8:30ak aldera hasi genuen zeharkaldi hau, Lizarrustiko haitzen azpitik dijoan GR-35  bidea jarraituz. Honela Lareoko urtegitik pasa eta hemendik Enirio aldera jarraitu genuen. Marka txuri-gorriei erreparatuz, Jentilarri trikuharri ikusgarriarekin topo egin genuen. Aurrera jarraituz, GR-35ak Zaldibi aldera jeisten hasten denean, guk eskuin aldera doan bide-txenda hartu genuen.  Zulotxo baten antzeko tokian haizearen indarraz babestu ginen eta bertan hamaiketakoa lasai arren egin genuen. Atsedena hartu ondoren eta tripazorriak isildu eta gero, Txindoki azaldu zitzaigun aurrez-aurre. Ezkerrera berriz, Auza Gaztelu. Egurral lepoa bitartean Larraitzetik datorren “erromeriarekin” elkartu ginen bat-batean. Haize bortitzaren erruz nahiko lan izan genuen tontorreraino iristeko, azkeneko zatian batez ere. Argazkiak atera eta kontu haundiz, jeitsierako bidean berriro haizearekin burrukatzera. Lepotik behera lasaiago joan ginen Larraitzen zain zegoen autobuseraino. Ordurako, arratsaldeko ordubiak baziren...


Hona hemen argazkiak: