BALLO. 2010eko maiatzak 16

mendibilaurrera 1456945737964 Mendibil Mendi Taldea | 2010-05-18 18:28

Ballo, bere 1.197 metroko garaierakin, Entzia mendizerrako mendirik altuena da. Andoin herritik atera ginen , Asparrena bailaratik Andoingo mendatera iritsi ginen  (1.010 m.) euria eta lokatza lagun genituela. Hemendik Entziako mendizerraren gainekaldean dauden Legaireko zelaietatik Atauko Haitzara ailegatu ginen (1.155 m.), laino itxi baten artean. Azkenik, eta ezer ikusi gabe, Mirutegiko gurutzetik (1.166 m.) pasa ondoren, Ballora igo ginen (1197 m.) oraindik euri eta lainopean. Bikuñako mendaterantz (1.090 m.) jeisten ari ginela atertuz joan zen eta lainopetik aterata hamaiketakoa egiteko tenorea zen. Ondoren basoan barrena berriro Legaireko belardietan barrena eta eguraldi politakin egindako bidea desegin genuen Andoineraino.


Hona hemen argazkiak: