Aste honetan albiste gogorrak landu ditut. Biolentzia matxista kasu bat, hainbat atxiloketa baina gogorrena eta aldi berean arraroena La Manadako gaiarekin bat dator. Asteazkenean LA MANADA TOUR izeneko webgune bat pasa ziguten goizean eta albistea entzun bezain pronto komunikabide guztiak hasi ziren zabaltzen: ``Indignación ante un supuesto tour turístico de La Manada que recrea la noche de sanfermines´´, ``Investigan una web que anuncia el 'tour de La Manada' en Pamplona´´… Eguerdiko informatiboetan ere bota genuen eta ikertzen ari zirela esan ...
Beste aste polita izan da gaur bukatu dena eta ikasten jarraitzen dudala nabaritzen dut. Alde batetik, gero eta azkarrago egiten dut nire lana eta hiztegi aldetik ere ez naiz hainbeste trabatzen. Bestalde, albisteak idazteko modua ere barneratzen nabilela uste dut eta nahiko erraz ateratzen zaizkit idatzi beharreko testuak. Aste honetan albisterik zailena Bertolucciren heriotzarena izan da, informazio gehiegi neukan eta hitz berriak ziren gehienak, horrez gain, beste hainbat albiste nituen offak egiteko eta hasieran urduri jarri naiz. Horri erraztasunarekin eman diot buelta eta hortxe naba...
Astea ondo hasi eta hobeto amaitu da. Egunero bizpahiru albisteen offak edota tot-offak bidaltzen dizkidate eta guztiak egiteko denbora ematen dit. Gainera, behin testua eginda dagoenean, zuzentzaileak editatzen du, eta azkenaldian asko poztu nau oso gutxi aldatu dutela ikusteak, beraz, bai hizkuntza eta bai idazteko forma ere hobetzen nabilela uste dut. Gaur, osteguna, Euskaraldiaren bezpera denez, Bilboko Alhondigan ospatu den ekitaldira joan naiz eta zuzenekoa egin behar izango banu moduan jokatu dut, testua bertan prestatu eta ikasi, kamera aurrean jarri, eta urduri baina eroso sentitu ...
Aste oso aberasgarria izan da 6. hau, egunero albisteen OFFak muntatu ditut, tot off batzuk eta baita off normalak ere idatzi eta editatu ditut. Gaiak nahiko garrantzitsuak izan dira eta nire tutoreak zoriondu egin nau, nire iritzia ematen hasi naizelako eta hori asko eskertzen dutela esan dit. Adibidez, asteazkenean off bat muntatzeko esan zidaten baina nik edukia ikustean pentsatu nuen totoff bat askoz hobe geldituko zela, musika oso polita zelako. Aintzanerengara gerturatu eta komentatu egin nion eta baietza jaso nuen. Nabaritzen dut nire irizpidean konfiantza dutela eta horrek lanean ...
Astelehena, azaroak 5 Musika nire gairik gustukoenetarikoa da eta egun honetan TOT-OFF bat egitea egokitu zitzaidan. Tot-off batean lokuzioa hasi baino lehen musika entzuten da eta albiste ‘apainduagoa’ egiteko aukera dago. Gainera, esklusiba bat zen! Ruper Ordorikaren bideoklipa inor baino lehenago ikusteko aukera izan nuen eta beldurtu egin ninduen nola idatzi horren inguruan, zaila egiten zait sentsazionalismora ez jotzea, esklusiba bat da bai, baina seriotasunez hitz egin behar da horren inguruan eta ezin da iritzia eman, beraz, ez nekien nola azaldu esklusiban ikusteko auk...
Astelehena, urriak 29 Gaur lehenengo aldiz artxiboko irudiak eskatu behar izan ditut. Eguneroko prozedura berdina jarraitu dut baina irudiak ez zeudenez, artxibokoekin jarri naiz kontaktuan eta haiek pasatu didate behar nituen irudiak. Albistea, Irungo gaztetxe baten ingurukoa zen eta albiste berria aterpetxe hori egunez ere zabalduko zutela zenez, ez zuen merezi berriro ere ENG bat hara bidaltzea eta horregatik erabaki dugu horrela egitea. Egia esan, errezagoa egin zait, irudiak editatuta zeudelako eta baita muntatuta ere. Hilabete batzuk lehenago, aterpetxea zabaldu zutenean, norbaitek e...
Astelehena, urriak 22 Hirugarren astelehena baina indarrak eta gogoak bizi-bizi jarraitzen dute. Eguneroko plana gaurkoa ere, nire albistearen zain geratu, irakurri, informazioa jaso, bideoa editatu, testua sortu eta etxerako bidean nagoela mugikorrean zuzenean ikusten dut emisioa. Lehenengo aldiz nire albistea ez da agertzen… urduri jarri nintzen, agian txarto zegoen idatzita edo edizioa ez zegoen ondo eginda. Bi aldiz pentsatu nuen hori baina gutxira konturatu nintzen gogoz egiten den zerbait ezin dela txarto egin eta beste azalpenen bat edukiko zuela. Eskerrak hala izan zela, hur...
Astelehena, urriak 15 Oso pozik heldu nintzen ofizinara, jendearekin hitz egiten nenbilen eta bat-batean Oihane Mateos lankideak esan zidan: gaur lokutatu egingo duzue! Jarraian barrezka hasi eta ``broma dela´´ esanda kafe bat hartzera joan zen. Bost minutu baino ez ziren pasa Aintzane etorri zenerako: ``gaur lokutatuko duzue albiste bat´´, bi bekadunoi zuzenduta. Papertxo bat eman eta irudiak bilatzeko esan zigun. Gure aurpegiak ikustea gustatuko litzaidake... Lokutatzea ez da benetan arduratzen ninduena, baina beste lankide guztien aurrean lokutatu behar genuen! H...
Astelehena, urriak 8 Ane Miren Lizarralderekin gerturatu ginen albistegia prestatzen duen taldearengana. Gure burua aurkeztu eta Aintzane Bolinaga ezagutu genuen, gure tutorea eta gaueko albistegietako arduraduna da bera. Pluralean hitz egiten dut, beste bekadun batekin nagoelako, bera Jon Gartzia da, EHUko 4.mailako ikaslea. Egia esan, horri esker askoz lasaiago sentitu nintzen, aurreko formakuntza saioetatik ezagutzen ginelako. Lehenengo eguna zenez, ez genuen lan handirik egin, beste kazetariekin hitz egin genuen eta guztion erantzuna zen: ''lasai hartu, denok egon gara zuen lekuan''. ...
· Bi albiste Aste honetan gehien entzun diren albisteak Kataluniako referendumari buruz izan dira, eta zoritxarrez, manipulazio eta albiste faltsu ugari egon dira, batez ere, sare sozialetan zabaldu direnak. 1. albistea: Argazki faltsua zabaldu zen referendumaren egun berean. Goardia zibila jendeari aurre egiten zion momentuetako argazkia da eta jende arteko gizon bati estelada bat ikusten zaio eskuan eta twitterrean agertu zen benetako argazkia, ez zegoen esteladarik jendartean, photoshoparekin editatutakoa baizik. 2.albistea: Argazki horrek...