Praktikak - 8.astea
Beste aste polita izan da gaur bukatu dena eta ikasten jarraitzen dudala nabaritzen dut. Alde batetik, gero eta azkarrago egiten dut nire lana eta hiztegi aldetik ere ez naiz hainbeste trabatzen. Bestalde, albisteak idazteko modua ere barneratzen nabilela uste dut eta nahiko erraz ateratzen zaizkit idatzi beharreko testuak.
Aste honetan albisterik zailena Bertolucciren heriotzarena izan da, informazio gehiegi neukan eta hitz berriak ziren gehienak, horrez gain, beste hainbat albiste nituen offak egiteko eta hasieran urduri jarri naiz. Horri erraztasunarekin eman diot buelta eta hortxe nabaritu dut praktikaldiaren eragina. Orain dela 8 aste gertatu izan balitz gauza bera, askoz ere zailagoa egingo litzaidake lan guztia aurrera eramatea baina aurretik egin dudan lan guztiari esker eta baita nire editoreak nigan jartzen duen konfidantzari esker, askoz ere errazagoa izan da.