Praktikak - 4.astea
Astelehena, urriak 29
Gaur lehenengo aldiz artxiboko irudiak eskatu behar izan ditut. Eguneroko prozedura berdina jarraitu dut baina irudiak ez zeudenez, artxibokoekin jarri naiz kontaktuan eta haiek pasatu didate behar nituen irudiak. Albistea, Irungo gaztetxe baten ingurukoa zen eta albiste berria aterpetxe hori egunez ere zabalduko zutela zenez, ez zuen merezi berriro ere ENG bat hara bidaltzea eta horregatik erabaki dugu horrela egitea. Egia esan, errezagoa egin zait, irudiak editatuta zeudelako eta baita muntatuta ere. Hilabete batzuk lehenago, aterpetxea zabaldu zutenean, norbaitek editatu zituela eta nik berrerabili ditut.
Asteartea, urriak 30
Pakistanen munduko eskulturarik altuena egin dute! Eta hori izan da nik gaur idatzi dudan albistea, irudiak benetan harrigarriak ziren baina kolorea editatu behar izan dut, oso ezberdinak zirelako haien artean, bateri ñabardura berdea jarri eta besteari kontrastea jaitsita nahiko emaitza txukuna lortu dut.
Asteazkena, urriak 31
Ostiral sentsazioarekin heldu gara guztiok erredakziora eta oso azkar pasatu zait arratsaldea egia esan! Ez da lanik eduki ez dudalako, guztiz kontrakoa. Gaur arte kultura albisteak edo albiste ‘txikiagoak’ bidali dizkidate baina gaur nazioarteko bi albiste jarri dizkidate eta asko ikasi dut. Alde batetik, Asia Bibi emakume kristauari heriotza zigorra kendu diote eta islamista erradikalek kalera atera dira, gauzak erre dituzte… Horren inguruan idaztea ez zait zaila egin baina idazten hasi aurretik egin dudan lana askoz ere handiagoa izan da. Bigarren albistea, berriz, Austriak migrazio itunari bizkarra eman diola izan da, hau da, ez du migrazio itun hori sinatuko. Azken horrekin ere, gauza ugari irakurri eta ikasi ditut eta orokorrean oso pozik geratu naiz emaitzekin.