Praktikak - 7.astea
Astea ondo hasi eta hobeto amaitu da. Egunero bizpahiru albisteen offak edota tot-offak bidaltzen dizkidate eta guztiak egiteko denbora ematen dit. Gainera, behin testua eginda dagoenean, zuzentzaileak editatzen du, eta azkenaldian asko poztu nau oso gutxi aldatu dutela ikusteak, beraz, bai hizkuntza eta bai idazteko forma ere hobetzen nabilela uste dut. Gaur, osteguna, Euskaraldiaren bezpera denez, Bilboko Alhondigan ospatu den ekitaldira joan naiz eta zuzenekoa egin behar izango banu moduan jokatu dut, testua bertan prestatu eta ikasi, kamera aurrean jarri, eta urduri baina eroso sentitu naiz. Horren aurretik, kaletik jendearen korteak ere hartu ditut, eta lan ona egin dudala esan dit nirekin zegoen kazetariak.
Urtarrilan goizez hasi behar naiz lanean, hala hitz egin dut nire tutorearekin eta ondo iruditu zaio, hala ere, pena handia ematen dit, oso gustora nagoelako arratsaldeko lankideekin eta baita ere, editorearekin.