Praktikak - 9.astea
Aste honetan albiste gogorrak landu ditut. Biolentzia matxista kasu bat, hainbat atxiloketa baina gogorrena eta aldi berean arraroena La Manadako gaiarekin bat dator. Asteazkenean LA MANADA TOUR izeneko webgune bat pasa ziguten goizean eta albistea entzun bezain pronto komunikabide guztiak hasi ziren zabaltzen: ``Indignación ante un supuesto tour turístico de La Manada que recrea la noche de sanfermines´´, ``Investigan una web que anuncia el 'tour de La Manada' en Pamplona´´… Eguerdiko informatiboetan ere bota genuen eta ikertzen ari zirela esan genuen. Arratsaldeko txandako langileak heldu ginenean, niri eskatu zidaten albistea gertutik jarraitzeko eta zerbait gertatzen baldin bazen abisatzeko. Handik ordu gutxira, LA MANADA TOUR webgunean hurrengo hau jarri zuten: Vender calcomanías con el tatuaje de El Prenda es asqueroso. Tanto como vender clicks, solo que eso es mucho menos obvio #FakeNws #SociedadDelEspectáculo. Ondoren, hainbat hedabideen eta kazetarien irudiak jarri zituzten eta horren inpaktua askoz ere txikiagoa izan zen. Nik abisatu eta erredaktatu egin nuen gertatukoa gaueko informatiboetarako baina komunikabide guztiek ez zuten berdina egin. Kritika oso argia izan zen eta gaiaren inguruan hausnartzeko denbora ere hartu nuen.