Praktikak - 6.astea
Aste oso aberasgarria izan da 6. hau, egunero albisteen OFFak muntatu ditut, tot off batzuk eta baita off normalak ere idatzi eta editatu ditut. Gaiak nahiko garrantzitsuak izan dira eta nire tutoreak zoriondu egin nau, nire iritzia ematen hasi naizelako eta hori asko eskertzen dutela esan dit. Adibidez, asteazkenean off bat muntatzeko esan zidaten baina nik edukia ikustean pentsatu nuen totoff bat askoz hobe geldituko zela, musika oso polita zelako. Aintzanerengara gerturatu eta komentatu egin nion eta baietza jaso nuen.
Nabaritzen dut nire irizpidean konfiantza dutela eta horrek lanean jarraitzeko gogoak ematen dizkit. Nire lana gero eta azkarrago amaitzen dudanez, abisatu egiten diet azken orduko lanekin laguntzeko prest nagoela erakusteko eta aste honetan, abisatu nienean, beste irudi batzuk muntatzeko eskatu zidaten eta horrek ere, erakusten dit haientzako lagungarria naizela eta aurretik esan dudan moduan, nigan sinesten dutela.