Gaurko klasean Google calendar ikasi dugu. Hortik, nire kalendarioa sortu dut, publiko dagoena, norbaitek ikusi nahi badu. Saiatuko naiz kalendarioa osatzen joaten. Besterik gabe, Hurrengora arte!
Bideo honek ez du aparteko gauzarik. Niri, ordea, eta nire lagunei, sentsazio bikainak ekartzen dizkigu burura Miguel Bose eta Bimba Boseren bideoklip honek. Nik kuadrillan bi lagun ditut, tabernetara sartu bezain pronto kanta hau eskatzen dutenak. Neskak, badakizue, larunbat honetan berriz!!
Egun on irakurle! Oraingoan eskaintza ezin hobeago batekin natorkizue. Bihar, hilak 29 ostirala, Zumaiako Aita Mari aretoan Gu ta gutarrakekoek kontzertua eskainiko dute gaueko 22:00etan. Aukera paregabea da asteburuaren hasierari alaitasuna emateko. Beraz, badakizue, hurbildu eta gozatu!
Aurreko ostegunean, hilak 21, Daniel Innerarity filosofo bilbotarra izan genuen HUHEZIn. Bertan, informazioaz hitz egin zigun; zehatzago esateko, informazioaren gehiegikeriaz. Etengabean aipatzen zuen nola egin behar diogun aurre ezagutzaren gizarteari. Urteak aurrera egin ahala, gizakiak lanean eta bere egunerokotasunean geroz eta informazio gehiago jasotzen du. Berak aipatzen zuen informazio hori guztia kudeatzean dagoela gakoa. Gainera, esaten zuen nola ezagutzaren gizarteak gizakia ez duela egiten jakintsuago, baizik eta “tonto”ago. Askotan, aurrera egin nahi bada, informazioa alde bat...
Argazki hau da Zumaia herrian aurkitu dezakegun paradisurik ederrenetarikoa. Nik bertan egunak eta egunak igarotzen ditut, batez ere, udara iristen doan ahala. Momentu horien zain...
Kasu honetan, euskara gaiaren barruko bost blog aukeratu ditut. Lehenengoa Gabriel Aresti euskaltegia bloga izango da. Nire ustetan, blog freskoa euskara eta euskal giroan mugitzen den pertsonarentzat. Bertan, youtube-tik jaitsitako hainbat bideo aurkitu daitezke, idatzitako testuen gain. Ematen den informazioa gazte jendearentzat interesgarria izan daitekeelakoan nago. Beraz, animatu eta gerturatu! Bigarrengoa, erabili.com da, Azpeitiko Euskara Patronatua. Hemengo informazioa lehenengoarekin alderatuz gero, desberdina dela ikusi daiteke. Lehenengoa freskoagoa da; honek ematen duen i...
Patxi Iraeta dugu gaurkoan hizpide. Izatez udaltzaina da bere jaioterrian, Zumarragan. Bertan 1990ean hasi zen lanean eta nahiko ondo ezagutzen omen du bertako mugimendua. Hala eta guztiz ere, gaurkoan ez gatoz bere ofizio profesionalaren gainean idaztera, baizik eta “gustuko” ofizioaren gainean. Iraeta jaunak gauean bere blogean idazteari ekiten dio Patxi Trapero-ren izendapenean. Gustura sentitzen omen da, eta une horrek munduko desastreak ahaztera laguntzen omen dio. Hori omen blogetan idaztearen sentsazioa. Bere blogak mugimendu handia dauka, oso osatua dago. Traperok, te...
sarrera nire blogari